Berria.eus

2016(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

KI HANPADURA 2

KI” HANPADURA:

  • “Ki” aditzen bukaeran jartzen den hanpadura da, aditza indartzeko.
  • Kasu batzuetan soilik erabil daiteke “ki” aditzen ondoren:
      1) Aditzaren aspektua puntukaria denean
      • Aditza trinkoa denean
      • Aditzan “ari” dagoenean
      2) Aditz horiek menpeko perpausak ez direnean.

OHIKOENA, HITZ HAUEKIN EGOTEA DA:

    • Ageri - Ari - Bizi
    • Nahi - Behar - Uste


DEBEKATURIK “KI” ERABILTZEA:

  • Menpeko perpausa denean
  • Aditz batzuekin:
      • Egin - Esan - Ezagutu
      • Entzun - Eman - Maite

TESTUAK 2

TESTUA:

  • Komunikazio asmo bat behar da, esaldi bat testua da. Ongi kohesionatua badago.
Testua ona izateko gauza batzuk beharrezkoak ditu:
  • Egokitasuna
  • Koherentzia
  • Kohesioa
  • Zuzentasuna
  • Estilistika (plus bat bezalakoa da, hau egon ezean, testuari ez dio zuzentasuna kentzen)

  1. EGOKITASUNA:
    Testuinguruaren ezaugarriak ezagututa egokitu. Ez da berdin lagunen artean edo ofizinan; testuinguru desberdina, egokitasun desberdina. Modalizazioa, jarrera, desberdinak dira, hots, subjektiboak edo objektiboak.
        - Hartzailea
        - Hartzailearen rola
        - Igorlea
        - Igorlearen rola
        - Kanala (ahozkoa/idatzizkoa)
        - Erregistroa (hizkuntza maila; jasoa, estandarra edo kolokiala/ euskalkia edo batua)
        - Komunikazio asmoa: Konbentzitzea, azaltzea, kontatzea, deskribatzea.
  1. KOHERENTZIA:
    Informazioaz eta honen zentzuaz arduratzen dena. Egiturak lotura semantiko ona izateaz.
        - Informazioa: Kantitatea (zer esan behar eta zer ez) eta kalitatea
        - Egitura: Edukia nola antolatu eta nola lotu.
  1. KOHESIOA:
    Lotura fisikoaz, perpaus motak, nolakoak. Lokailuak eta antolatzaileak. Deiktikoak...
    - Anafora/katafora.. - Sinonimoak - Erreferentziak...
  2. ZUZENTASUNA:
    Hizkuntzaren arabera arauak ongi erabiltzea.
        - Gramatika
        - Puntuazioa

TESTU ANTOLATZAILEAK 4

DISKURTSO MARKATZAILEAK:

  • Testuaren barruan, hainbat eratako loturak aurkitzen ditugu. Horiek diskurtsoaren markatzaileak dira. Funtzioaren arabera, 3 mota bereizten dira:


  1. LOKAILUAK: Elkarren ondoko unitateak jartzen dituzte harremanetan. Horrela, haien arteko erlazio semantikoa adierazten da (aurkaritza, emendiozkoa, ondorioa...)
  2. DISKURTSOAREN FOKALIZATZAILEAK: Haien ondoren datorren unitateari eragiten diote.
  3. TESTU ANTOLATZAILEAK: Testuaren egitura edo haren zati batena antolatzen dute. Hauekin, testu hasiera eta bukaera adierazten dira. Bestela, testuaren edukiak zatika eta era ordenatuan aurkez daitezke.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Testu bat egituratzerakoan, 3 zati dituela hartu behar dugu kontuan.
  • Hasiera (lehenik, batetik, ezer baino lehen...)
  • Jarraipena (ondoren, bestetik, jarraitzeko...)
  • Bukaera (amaitzeko, ondorioz, azkenik...)
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Gai bati erreferentzia egiteko:
  • -I dagokionez
  • -ela eta
  • -ekin lotuta


Testuan beste batzuk adierateko loturak ere badaude:
  • Nork bere iritzia adierazteko
  • Ziurtasuna adierazteko
  • Ziurtasun eza adierazteko
  • Balioespenak egiteko
  • Aurkakotasuna adierazteko
  • Adibidea emateko
    ---------------------------------------------------------------------
  • Aurretik esandakoari erreferentzia egiteko - Lekua adierazteko
  • Ondoren datorrenari erreferentzia egiteko - Denbora adierazteko
  • Informazioa eransteko
  • Arrazoiak eta ondorioak adierazteko
  • Zerbait beste modu batera esateko
  • Zerbait zehazteko
  • Laburbiltzeko

GALDEGAIA / MINTZAGAIA 3

GALDEGAIA/ MINTZAGAIA:

Perpausek orden neutro bat izaten dute. Hau zerbait garrantzitsuagoa ez denean erabiltzen da.
Subjektu + objektu (beste guztia) + aditza (SOA)

  • Mintzagai / galdegai perpausetan ordena adierazten dute.

GALDEGAIA:

    • Zerbaiti besteari baino garrantzi handiagoa eman nahi diogunean, galdegaiaz ari garaeta beti aditzaren aurrean jartzen da. Perpausean azpimarratu nahi den elementua da.
    • Informazio berria da galdegaia. Eta galderaren erantzuna da, perpausa horrela izateko galderari.
    • Perpausek beti ez dute galdegairik.
    • Aditza, perpausaren galdegaia izan daiteke:
          1. “Egin” aditzaren tartean; etorri egin naiz adib.
          2. Aditza trinkoa denean, galdegaia izateko bi modu:
              1. Etorri badator (Aditza + “ba”-rekin aditzaren trinkoa)
              2. Badator (“Ba” aditz aurrean jarriz).

MINTZAGAIA:

  • Galdegaia ez den guztia mintzagaia da.
  • Mintzagaiaren zati bati enfasi berezia eman nahi diogunean, mintzagai hanpatuaz ari gara.
  • Mintzagaia, informazio zaharra da.
    • Mintzagai hanpatua: Beti esaldi hasieran jartzen da eta bere ondotik koma.

Perpausak:

Mintzagai hanpatua Galdegaia Aditza Mintzagaia

  • Ongi, lehen proba idatzi dut. (Zer idatzi dut ongi?)
  • Ni gaur lanera, oinez etorri naiz nire lagunekin hizketan. (Nola etorri zara lanera gaur?)
  • Ni oinez etorri naiz gaur lanera. (Nola etorri zara lanera gaur?)

PERPAUSAK 8

PERPAUSAK:

  1. BAKUNAK:
        Aditz bat
    * Ni goizean nire lagunarekin gosaldu dut.
  2. ELKARTUAK EDO KONPOSATUAK:
    Aditz bat baino gehiago
a) Juntatuak:

      • Emendiozkoa (eta)
      • Hautazkoa (edo)
      • Aurkaritzazkoa (baina)
      • Alborakuntza (,) beste lokailu batengatik alda daitekeenean
b) Menpekoak:

      • Konpletiba (“hori”-ren ordez ordeztu ahal) + “ela” bukaeran + izena sartzen da.
      • Zehar galdera (ote/ea/zer) *Zer egin duzun jakin nahi dut
      • Erlatibozkoa (-n/-tako/-riko... du bukaeran, guztia kenduz esandia zentzua izaten jarraitzen du) + izena ez da sartzen.
      • Denborazkoa (noiz)
      • Helburuzkoa (zertarako)
      • Moduzkoa (bezala, nola)
      • Kausazkoa (zergatik)
      • Kontzesiboa (arren, nahiz eta, bada ere...)
      • Kontsekutiboa
      • Baldintzazkoa
      • Konparaziozkoa

ADITZA LANTZEN 5

ADITZA:

PERTSONA MORFEMAK:
Nik---Na
Zuk---Za
Hark--D
Guk---Ga
Zuek--Za
Haiek--D

INDIKATIBOA:
ORAINA IRAGANA
NOR Naiz Nintzen
NOR-NORI Natzaizu Nintzaizun
NOR-NORK Ditut Nituen
NOR-NORI-NORK Diogu Genion


BALDINTZA:
ONDORIOA:
Indikatiboko iraganetik abiatuz “BA” hasieran gehitu eta bukaerako -(e)n kendu.
Baldintzatik abiatuz, hasierako “ba” kendu eta bukaeran “ke” ipini. Sistema NOR denean, bukaeran “teke”
Banintz
Nintzateke
Banintzaizu
Nintzaizuke
Banitu
Nituzke
Bagenio
Genizkioke

AHALERA:

NOR
  • Naiteke
  • Zaitezke
  • Gaitezke
  • Zaitezkete
NOR-NORI

Pertsona morfema + KI + beste pertsona morfema + KE
(Nor) (Nori)
*Zakidake: zu-niri

NOR-NORK

Pertsona morfema + -zake + pertsona morfema
(nor) (it) (te) (nork)
        * Nazakezu: zuk-ni
NOR-NORI-NORK:

Dieza(zki) + pertsona morfema+ KE + pertsona morfema
(nor) (nori) (nork)
        * Diezaieket: Nik-haiei-hura

SUBJUNTIBERA:

BETI BUKAERAN “N” DU, BAI ORAINALDIAN ETA BAITA IRAGANEAN ERE

Bi modu daude subjuntibera lortzeko:
      1. Ahaleratik pasa: Ahalera hartu eta bukaerako “ke” kendu eta “-(e)n” jarri.
        *Zakidake---zakidan
        *Nazakezu---nazazun
      2. Sistemak kontuan izanda:
        NOR
ORAINA
IRAGANA
Nadin
Nendin
Zaitezen
Zintezen
Dadin
Zedin
Gaitezen
Gintezen
Zaitezten
Zintezten
Daitezen
Zitezen

NOR-NORI
Indikatiboko aditzari, “-tza”-ren lekuan “ki” jarri.
Perts.morf + ki (zki) + perts. Morf + N
*Natzaio--nakion--nenkion: ni-hari
NOR-NORK
Indikatiboko aditzean, “u”-ren ordez, “-(e)za” jarri
*Zaitut--zaitzadan: nik-zu
*Gaituzu--gaitzazun: zuk-gu
NOR-NORI-NORK
Indikatiboko morfemak errespetatu eta “-ieza” sartu.
*Dizuet--Diezazuedan
*Zenizkigun--Zeniezazkigun

ELKAR 1

Elkar ariketa 1


1.- Erabakien bidez erdietsi nahi lituzkeen helburuak hauek dira: euskalkiak ez daitezen elkarrengandik gehiago urrun eta alden, lehenik; ahal daitekeen neurrian, elkar bil daitezen, gero.
2.- Baina zer gertatu zen? Zabartuaz joan ziren gurasoak, zerurako bidea umeei erakustean, eta Adamen umeak, elkarrekin lehian bezala, hasi ziren atsegin lotsagarrien ondoren.
3.- Ingelesez ere maizegi gertatzen den bezala, ikus daitezke gure artean, elkarrengandik urrun ez dabiltzala, elkarrizketa, elkar-izketa, eta, agian, elkar hizketa; hitzegin, hitz-egin eta hitz egin.
4.- Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren inpresioak kontatu genizkion elkarri.
5.- Hala dirudi, ezin garela geure paperetatik atera, kosta egiten zaigula gidoitik atera eta elkarren artean zinez mintzatzen hastea.
6.- Behartua dago gurasoa zortzigarren lekuan, ume eta mirabeei eragoztera bekaturako bide eta arriskuetan ibiltzea, nola den arratsetan berandu etxeratzea, batez ere emakumeak; lagun gaiztoekin biltzea, neskatxa eta mutilen batzarreak diren etxeetara joatea, ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin bakarrik egotea.
7.- Aspaldi haserre egondako jendearen arteko besarkadak ikusi genituen manifestazio erraldoian, eta euskaraz bi hitz baizik ez dakizkien jendea haiexek erabiltzen zituela, elkarren artean agurtzean.
8.- Ez daude, nabari da, Txinakoaren antzeko harresiz elkarrengandik bereziak, bai baitira, urri edo ugari, pipa hartzen duten apezpikuak ere.
9.- Jauna: nahi du bada umeak kutxan gorderik edukitzea? Ez, baina bai, neskatxak eta mutilak elkarrekin batzarreak etxeetan ez egitea, zeren bestela bekatu asko hemendik etorriko diren, dela gogoz, dela hitzez, dela keinadaz.
10.- Denbora puska bat zeramatenean elkarrekin ekinean eta lurrean piririka, zentinela karlistak Martin Saldias horma baten kontra zokoratu eta herio-kolpea ematera prestatu zen.
11.- Begira ezkontzeko hitzak emanik edo ustean dagoen alaba horri utzi diozun bere ezkutariarekin egoten nahi duen eran, zeuregan esaten duzula: zaudete; bada gero ere elkarrekin bizi behar duzue. Ah guraso zorigaiztokoa! Zure gainean izango dira zure alabaren bekatuak.
12.- Berez bezala dator horrexegatik, ezer behartu eta bihurritu gabe, Urte-giro haiek eta Egunkari hau elkar berdintzea nahiz formari nahiz mamiari dagokionez, elkarrengandik hain guztiz beste direlarik ere.
13.- Elkarri agur esan eta Saldias jauregirantz abiatu zen.
14.- Basoa ez zen oso itxia, horrenbeste terreno libre ikusi eta zuhaitzek elkar errespetatzea eta batak besteari tokia uztea erabaki balute bezala.
15.- Ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin hitz egiten egotea Baionako apezpikuaren mendeko elizetan apezpikuak bakarrik barkatzen duen bekatua da.
16.- Urteak joan ahala, euskalkiak bereizten eta elkarrengandik urruntzen ari dira, edozein hizkuntzaren dialektoak bezala.
17.- Hantxe, halaber, Irurtzungo edo inguruko herrietako neskatilak, elkarren artean irrika eta beraien ardurapean utzitako umeekin jolastuz.
18.- Orduan, aspaldiko partez, ama, ahal bezain amultsuki ene bi besoen artean hartu nuen eta gure bi matelek elkar ukitzen zutelarik, ene negar-anpuluek harena busti zuten. Elkar sustengatuz joan ginen sukalderaino, isil-isila.
19.- Ezkonduen bizimodua gurutze txit astun eta samina da berez, eta burdinazkoak dira honen kateak, baina urrezko bihurtuko direla dio, ezkonduek elkarren artean, dagokien bezala, maite badute.
20- Luze gabe, elkarren aurrean geunden, arrain zopa jaten biok, botila ardoa aurrean.
21.- Beharrak eta indarrak batera joerazten ez gaituzteino, eta txorakeria litzake orduan euskaldun guztiak giputzon esanera egongo direla sinestea, atzera begiratu behar dugu, euskalkiak are gehiago elkarrengandik bazter ez daitezen.
22.- Pentsatu nuen, gosaldu gabe, berehala arditegira joanen nintzela... eta lanean hasiko, baina ordu berean ama sukaldetik atera zen eta uste baino lehenago elkarrekin gurutzatu genuen.
23.- Onginahi eta amodio hau aipatzen bada ezkonduak biziko dira, zakurra eta katua, elkar loturik, biziko liratekeen bezala.
24.- Haien arteko eztabaida oso lasaia izan zen, eta arrazoi osoa eman zion Ali Beyren baieztapenari: «arabiarrek adeitasun handiz tratatzen dute elkar zeinahi egoeratan».
25- Elkarrengandik hurbil samar daude bi misioetxe horiek; bertako misiolariek maiz joan behar izaten dute elkarrekin; eta hargatik, Pingliangeko prefekturaren zokorik baztertuenean dauden bi etxe horien artean hartu-eman handia izaten da.
26.- Hedabide beraren soldatapekoak izanak ginen urte batzuk lehenago. Ongixko hartzen genuen elkarrekin antzinako denboretan.
27.- Emakume ezkonduak egin behar duen laugarren gauza da setaren grina hilduratzea edo hezteko neurri egokiak hartzea; bestela laster itzaliko da ezkonduek elkarri zor dioten onginahi eta amodioa: ez da bakerik zurekin izango, eta nork eta nola igaroko du bere bizitza guztia zu bezalako zirauna bere aldean daukala?
28.- Alta, begiratu balit, ez ote nion zorroa hustuko? Baina ez zen tokia, ez eta momentu egokia. Beraz, bata ala bestea, mutu egon ginen elkarrekin errespetuz eta bereziki errespetatu nahi genuelakoz lurrez estaltzen ari ginenaren memoria.
29.- Uste ez bezalako aldakuntzak dakartzate berekin urteek. Loidi aspaldiko ezaguna dut. Haurretandik ez gara elkarrengandik urruti ibili Errenterian.
30.- Irailaren lehenengo egunetan abiatu nintzen nire barrutiaren iparraldea ikertzeko asmotan. Ahal banezakeen, Txinako harresi handiaren iparralderaino igarotzeko asmoa nuen, Gobiko misiolariekin elkarren aditurik, deabruari ipar eta hegoaldetik astinaldi gogorra emateko.