Ariketa
– Mintzagaia eta galdegaia
Perpaus
hauetan, erran: 1) zein den galdegaia;
2) zein den mintzagaia; 3)
mintzagaia hanpatua
den ala ez.
Horiek
zehaztu baino lehen, pentsatu perpausaren hitz-ordena markatua den.
1.-
Mikelek atzo
esnea edan
zuen. (SOA)
2.-
Mutiko hark
euskaraz ongi zekien.
(SOA)
3.-
Mutiko hark ongi
euskaraz zekien.
(SOA)
4.-
Nik hura
banekien. (SOA)
5.-
Aitatxi erori
egin da. (SA)
6.-
Madrilgoek
Haritz pozik
ikasketaburu izendatu
dute. (SOA)
7.-
Gerrillarien burua
Ruandako armadak harrapatu
du. (SOA)
8.-
Anek oinetako berriak
ahizparendako erosi
ditu. (SOA)
9.-
Liburuaz gustura
mintzatu ginen atzo hitzaldian.
10.-
Gu, atzo, hitzaldian, gustura
liburuaz mintzatu
ginen. (SOA)
11.-
Ainarak goxokiak
bere lagunarendako erosi
ditu. (SOA)
12.-
Gure aita zenak
ahal zuen guztietan antxumekia
jaten zuen. (SOA)
13.-
Zinegotzi Mikelen
adiskidea egon zen
Aritzun. (OSA)
14.-
Horrek
euskara ederki daki.
(SOA)
15.-
Haiek euskara bazekiten,
jakin.
16.-
Nerea gelditu
da etxean. (SAO)
17.-
Erositako liburuak, Pellok Mireni utzi zikion atzo.
18.-
Zuek ongi
lehengo urteko lana egin
zenuten. (SOA)
19.-
Maindirea garbigailuan
urratu zitzaion amari.
(SOA)
20.-
Ikasleek errektoreordeari irakasle haren jokaera okerra azaldu
zioten.
21.-
Jon kalean
erori egin da. (SOA)
22.-
Haiek dirua,
ekarri, bazekarten.
(SOA)
23.-
Gu mintzatzen
gara euskaraz holako
lekuetan. (SAO)
24.-
Dirua galdu
zuen Mikelek atzo.
(OAS)
25.-
Osasunak aise
partidak galtzen
ditu. (SOA)
26.-
Xalak
Titini
Donostiako
Galarragan
irabazi
zion partida igandean.
(SOA)
27.-
Usakumea, ongi,
Armairuko Mendialdea jatetxean
egiten dute. (SOA)
28.-
Hizkuntza zaila alemana
iruditzen zitzaion mutil
hari. (SOA)
29.-
Mutikoek lanak irakasleari
aurkeztu dizkiote
arestian. (SOA)
30.-
Lehengo eguneko
hitzaldian nahasi
egin nintzen ni. (OAS)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina