Elkar
ariketa 1
1.-
Erabakien bidez erdietsi nahi lituzkeen helburuak hauek dira:
euskalkiak ez daitezen elkarrengandik
gehiago urrun eta alden, lehenik; ahal daitekeen neurrian, elkar
bil daitezen, gero.
2.-
Baina zer gertatu zen? Zabartuaz joan ziren gurasoak, zerurako bidea
umeei erakustean, eta Adamen umeak, elkarrekin
lehian bezala, hasi ziren atsegin lotsagarrien ondoren.
3.-
Ingelesez ere maizegi gertatzen den bezala, ikus daitezke gure
artean, elkarrengandik
urrun ez dabiltzala, elkarrizketa, elkar-izketa,
eta, agian, elkar hizketa; hitzegin, hitz-egin
eta hitz egin.
4.-
Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren inpresioak kontatu
genizkion elkarri.
5.-
Hala dirudi, ezin garela geure paperetatik atera, kosta egiten
zaigula gidoitik atera eta elkarren
artean zinez mintzatzen hastea.
6.-
Behartua dago gurasoa zortzigarren lekuan, ume eta mirabeei
eragoztera bekaturako bide eta arriskuetan ibiltzea, nola den
arratsetan berandu etxeratzea, batez ere emakumeak; lagun gaiztoekin
biltzea, neskatxa eta mutilen batzarreak diren etxeetara joatea,
ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin
bakarrik egotea.
7.-
Aspaldi haserre egondako jendearen arteko besarkadak ikusi genituen
manifestazio erraldoian, eta euskaraz bi hitz baizik ez dakizkien
jendea haiexek erabiltzen zituela, elkarren
artean agurtzean.
8.-
Ez daude, nabari da, Txinakoaren antzeko harresiz elkarrengandik
bereziak, bai baitira, urri edo ugari, pipa hartzen duten
apezpikuak ere.
9.-
Jauna: nahi du bada umeak kutxan gorderik edukitzea? Ez, baina bai,
neskatxak eta mutilak elkarrekin
batzarreak etxeetan ez egitea, zeren bestela bekatu asko hemendik
etorriko diren, dela gogoz, dela hitzez, dela keinadaz.
10.-
Denbora puska bat zeramatenean elkarrekin
ekinean eta lurrean piririka, zentinela karlistak Martin Saldias
horma baten kontra zokoratu eta herio-kolpea ematera prestatu zen.
11.-
Begira ezkontzeko hitzak emanik edo ustean dagoen alaba horri utzi
diozun bere ezkutariarekin egoten nahi duen eran, zeuregan esaten
duzula: zaudete; bada gero ere elkarrekin
bizi behar duzue. Ah guraso zorigaiztokoa! Zure gainean izango dira
zure alabaren bekatuak.
12.-
Berez bezala dator horrexegatik, ezer behartu eta bihurritu gabe,
Urte-giro haiek eta Egunkari hau elkar
berdintzea nahiz formari nahiz mamiari dagokionez, elkarrengandik
hain guztiz beste direlarik ere.
13.-
Elkarri agur esan eta
Saldias jauregirantz abiatu zen.
14.-
Basoa ez zen oso itxia, horrenbeste terreno libre ikusi eta zuhaitzek
elkar errespetatzea eta batak
besteari tokia uztea erabaki balute bezala.
15.-
Ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin
hitz egiten egotea Baionako apezpikuaren mendeko elizetan apezpikuak
bakarrik barkatzen duen bekatua da.
16.-
Urteak joan ahala, euskalkiak bereizten eta elkarrengandik
urruntzen ari dira, edozein hizkuntzaren dialektoak bezala.
17.-
Hantxe, halaber, Irurtzungo edo inguruko herrietako neskatilak,
elkarren artean irrika eta
beraien ardurapean utzitako umeekin jolastuz.
18.-
Orduan, aspaldiko partez, ama, ahal bezain amultsuki ene bi besoen
artean hartu nuen eta gure bi matelek elkar
ukitzen zutelarik, ene negar-anpuluek harena busti zuten. Elkar
sustengatuz joan ginen sukalderaino, isil-isila.
19.-
Ezkonduen bizimodua gurutze txit astun eta samina da berez, eta
burdinazkoak dira honen kateak, baina urrezko bihurtuko direla dio,
ezkonduek elkarren artean,
dagokien bezala, maite badute.
20-
Luze gabe, elkarren
aurrean
geunden, arrain zopa jaten biok, botila ardoa aurrean.
21.-
Beharrak eta indarrak batera joerazten ez gaituzteino, eta txorakeria
litzake orduan euskaldun guztiak giputzon esanera egongo direla
sinestea, atzera begiratu behar dugu, euskalkiak are gehiago
elkarrengandik bazter ez
daitezen.
22.-
Pentsatu nuen, gosaldu gabe, berehala arditegira joanen nintzela...
eta lanean hasiko, baina ordu berean ama sukaldetik atera zen eta
uste baino lehenago elkarrekin
gurutzatu genuen.
23.-
Onginahi eta amodio hau aipatzen bada ezkonduak biziko dira, zakurra
eta katua, elkar
loturik, biziko liratekeen bezala.
24.-
Haien arteko eztabaida oso lasaia izan zen, eta arrazoi osoa eman
zion Ali Beyren baieztapenari: «arabiarrek adeitasun handiz
tratatzen dute elkar zeinahi
egoeratan».
25-
Elkarrengandik
hurbil samar daude bi misioetxe horiek; bertako misiolariek
maiz joan behar izaten dute elkarrekin;
eta hargatik, Pingliangeko prefekturaren zokorik baztertuenean dauden
bi etxe horien artean hartu-eman handia izaten da.
26.-
Hedabide beraren soldatapekoak izanak ginen urte batzuk lehenago.
Ongixko hartzen genuen elkarrekin
antzinako denboretan.
27.-
Emakume ezkonduak egin behar duen laugarren gauza da setaren grina
hilduratzea edo hezteko neurri egokiak hartzea; bestela laster
itzaliko da ezkonduek elkarri
zor dioten onginahi eta amodioa: ez da bakerik zurekin izango, eta
nork eta nola igaroko du bere bizitza guztia zu bezalako zirauna bere
aldean daukala?
28.-
Alta, begiratu balit, ez ote nion zorroa hustuko? Baina ez zen tokia,
ez eta momentu egokia. Beraz, bata ala bestea, mutu egon ginen
elkarrekin errespetuz eta
bereziki errespetatu nahi genuelakoz lurrez estaltzen ari ginenaren
memoria.
29.-
Uste ez bezalako aldakuntzak dakartzate berekin urteek. Loidi
aspaldiko ezaguna dut. Haurretandik ez gara elkarrengandik
urruti ibili Errenterian.
30.-
Irailaren lehenengo egunetan abiatu nintzen nire barrutiaren
iparraldea ikertzeko asmotan. Ahal banezakeen, Txinako harresi
handiaren iparralderaino igarotzeko asmoa nuen, Gobiko misiolariekin
elkarren aditurik,
deabruari ipar eta hegoaldetik astinaldi gogorra emateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina