Aztertu
testua osatzen duten perpausak:
Gainpopulazio
arazo ugari sortzen ari da munduko txoko askotan. Pertsona kopuru
erraldoi bati muturreko pobrezia eta hondakinen kudeaketa txarra
gehituz gero, “slum”aren egoera agertuko zaigu. Delhi hiriko
auzorik handiena den espazio horretan 150.000 lagun inguru bizi dira.
Kamioiek egunero uzten dute zabortegian hiritik ekarritako zaborra,
eta auzotarrek plastiko eta beira bilatzen dute, bizirauteko.
- Gainpopulazio arazo ugari sortzen ari da munduko txoko askotan.P. bakuna
- Pertsona kopuru erraldoi bati muturreko pobrezia eta hondakinen kudeaketa txarra gehituz gero, “slum”aren egoera agertuko zaigu.M. P. baldintzazkoaP. elkartua
- Delhi hiriko auzorik handiena den espazio horretan 150.000 lagun inguru bizi dira.M. P. erlatiboaP. elkartua
- Kamioiek egunero uzten dute zabortegian hiritik ekarritako zaborra, eta auzotarrek plastiko eta beira bilatzen dute, bizirauteko. M. P. erlatibozkoaM. P. helburuzkoa
P.
Elkartua, juntatua, emendiozkoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina