Berria.eus

Klasean etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Klasean etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

TESTU ANTOLATZAILEAK 3





PERPAUSAK 6

TESTU HONETAKO PERPAUSAK AZTERTU:

Soroetan lan egiten duten laborariek beti egin nahi izaten dute esnea eta gasna baina hau ez da beti posible. Gazteek ikusten dute lanean duten egoera eta horregatik nahiago izaten dute hirira lan egitera joan, soldata hilabetero izateko. Horrela ez dira hirietan gelditzen eta azken haue pairatzen dute bestela pairatuko ez luketen egoera aski bitxia: Ez dute gazterik, nahiz eta mendietan eta larreetan baden denentzako lana. Jendea herrietan geldi dadin lan politika eraginkorrak martxan jarriko direnean ikusiko dugu zer gertatzen den. Bitartean, zagarrek lehenago iragarri bezala, basamortu bilakatu dira gure herriak, jendea lasai bizitzeko toki hutsa.

  1. Soroetan lan egiten duten laborariek beti egin nahi izaten dute esnea eta gasna baina hau ez M.P. erlatibozkoa da beti posible.
        P. elkartua, juntata, aurkaritza
  1. Gazteek ikusten dute lanean duten egoera eta horregatik nahiago izaten dute hirira lan
M. P. erlatibozkoa
    egitera joan, soldata hilabetero izateko.
    M. P. konpletiboa M. P. helburuzkoa
        P. elkartua, juntatua, emendiozkoa
  1. Horrela ez dira hirietan gelditzen eta azken haue pairatzen dute bestela pairatuko ez luketen egoera aski bitxia. M. P. erlatibozkoa
      P. elkartua, juntatua, emendiozkoa
  1. Ez dute gazterik, nahiz eta mendietan eta larreetan baden denentzako lana.
                M. P. kontzasiboa
      P. Elkartua
  1. Jendea herrietan geldi dadin lan politika eraginkorrak martxan jarriko direnean ikusiko dugu
    M. P. helburuzkoa
          M. P. denborazkoa
    zer gertatzen den.
      M. P. zehar galdera
              P. elkartua
  1. Bitartean, zaharrek lehenago iragarri bezala, basamortu bilakatu dira gure herriak, jendea
          M. P. moduzkoa
    lasai bizitzeko toki hutsa.
      M. P. helburuzkoa
            P. Elkartua, juntatua, alborakuntza

PERPAUSAK 5

Aztertu testua osatzen duten perpausak:


Gainpopulazio arazo ugari sortzen ari da munduko txoko askotan. Pertsona kopuru erraldoi bati muturreko pobrezia eta hondakinen kudeaketa txarra gehituz gero, “slum”aren egoera agertuko zaigu. Delhi hiriko auzorik handiena den espazio horretan 150.000 lagun inguru bizi dira. Kamioiek egunero uzten dute zabortegian hiritik ekarritako zaborra, eta auzotarrek plastiko eta beira bilatzen dute, bizirauteko.

  1. Gainpopulazio arazo ugari sortzen ari da munduko txoko askotan.
      P. bakuna
  1. Pertsona kopuru erraldoi bati muturreko pobrezia eta hondakinen kudeaketa txarra gehituz gero, “slum”aren egoera agertuko zaigu.
    M. P. baldintzazkoa
        P. elkartua
  1. Delhi hiriko auzorik handiena den espazio horretan 150.000 lagun inguru bizi dira.
    M. P. erlatiboa
        P. elkartua
  1. Kamioiek egunero uzten dute zabortegian hiritik ekarritako zaborra, eta auzotarrek plastiko eta beira bilatzen dute, bizirauteko. M. P. erlatibozkoa
                  M. P. helburuzkoa
P. Elkartua, juntatua, emendiozkoa

PERPAUSAK 4

PERPAUS MOTAK identifikatu. ARIKETA
  1. Arratsaldean etorri ezean, ezingo dugu joan.
            M.P. Baldintzazkoa
  2. Asko gustatzen zait garagardoa, hala ere, ardoa edanen dut.
        P. Elkartua, juntadura, aurkaritza
  3. Bost euroko billetea oso txiki eta itsusia da.
        P. Bakuna
  4. Ez da Gasteizen egon, baina oso ongi ezagutzen du.
        P. Elkartua, juntatua, aurkaritza
  5. Ez duzue jolastea maite, ezta ikustea ere.
        P. Elkartua, juntatua, emendiozkoa
  6. Gaur ikusitako mutila oso ongi ezagutzen dudala uste dut.
      M. P. Erlatiboa
          M.P. konpletiboa

  1. Ikusi duzun ala ez jakin nahi dut.
      M. P. zehar galdera
  2. Internet gustuko dut asko ikasten dudalako.
                M.P Kausazkoa
  3. Mikel deitzeko esan diot.
    M. P. konpletiboa
  4. Mikelek gaur goizean zazpi liburu berri irakurri ditu.
        P. Bakuna
  5. Zu etorri bezain laster joanen naiz.
    M.P. denborazkoa
  6. Zuk tontakeriak esan arren, ez zara batere barregarria.
        M. P. kontzesiboa

PERPAUSAK 3

PERPAUS MOTAK LANTZEKO TESTUA
Ez zuen etorriko zenik esan, hala ere, denak geunden horren esperoan. Garaiz ailegatuko ote zen galdetzen nion neure buruari eta hala izan zedin nahi nuen. Izan ere, gutxitan ikusten da horren planta ona duen mutilik, horren itxuroso dabilenik.
-Aukera izanez gero nirekin dantzatzeko eskatuko diot. Hori da. Sartzen delarik eskutik oratu eta dantzan jarriko dut.
Hori lortze aldera, ordea, esfortzu handia egin behar nuen, ni bezain ederrak ez izanagatik, beste hamaika zeuden-eta nik agertu asmoa bere egin gogoz. Dena den, hain naiz liraina non ez duen hautatzeko tenorean dudarik izanen.
E.S.
  1. Ez zuen etorriko zenik esan, hala ere, denak geunden horren esperoan.
      P. elkartua, juntatua, aurkaritza
  1. Garaiz ailegatuko ote zen galdetzen nion neure buruari eta hala izan zedin nahi nuen.
    M. P. zehar galdera M. P. konpletiboa
          P. elkartua, juntatua, emendiozkoa
  1. Izan ere, gutxitan ikusten da horren planta ona duen mutilik, horren itxuroso dabilenik.
                    M. P. erlatibozkoa
P. elkartua, juntatua, alborakuntza
  1. Aukera izanez gero nirekin dantzatzeko eskatuko diot.
    M. P. baldintzazkoa M. P. konpletiboa
      P. elkartua
  1. Hori da.
    P. bakuna
  2. Sartzen delarik eskutik oratu eta dantzan jarriko dut.
    M. P. denborazkoa
      P. elkartua
  1. Hori lortze aldera, ordea, esfortzu handia egin behar nuen, ni bezain ederrak ez izanagatik, beste hamaika zeuden-eta nik agertu asmoa bere egin gogoz. M. P. kausazkoa
        P. elkartua, juntatua, aurkaritza
8. Dena den, hain naiz liraina non ez duen hautatzeko tenorean dudarik izanen.
                  1. P. konpletiboa M. P. konpletiboa
P. elkartua

GALDEGAIA / MINTZAGAIA 1

Hitzordena ariketak 1
Esaldiak osatu:
1.- Piarresek esnea edan du, ez ARDOA
2.- Piarresek esnea edan du gaur goizean, ez KAFEA
3.- Piarresek edan egin du, ez BOTA
4.- Patxi etorri da, ez MIKEL
5.- Patxi goizean etorri da, ez ARRATSALDEAN
6.- Auto berria hortxe erosi dut, ez HAN
7.- Badator laguna, ez DA ETXEAN GELDITU
8.- Haizea badabil, ez DA GELDITU
9.- Nik ordea badakit, ez DUT AHAZTU
10.- Asko dakizu, ez GUTXI
11.- Jan, ongi jaten du, ez GAIZKI
12.- Ama ohera joan da, ez EGONGELARA
13.- Ama joan da ohera, ez AITA
14.- Ama laster joanen da ohera, ez BERANDU
15.- Mikelek esan du hori, ez URTZIK
16.- Iturginari autoa auzoak lapurtu zion, ez LEHENGUSUAK
17.- Zuek dendan ogia eta esnea erosi duzue, ez TXOKOLATEA
18.- Nik utzi ditut muxika horiek mahai gainean, ez URTZIK
19.- Arratsalde hartan, guri, Mikel etorri zitzaigun, ez ANA
20.- Guk ongi azken azterketa egin dugu, ez LEHENENGOA
21.- Igandean Federeri Nadalek irabazi zion, ez NIK
22.- Osabak eskularru beltzak izebarentzat erosi ditu, ez NIRETZAT

ERRANAIRUAK 1

ERRANAIRUAK 1



Bi txori harri batez hil
Matar dos pajaros de un tiro
Iltzez eta giltzez itxi
Cerrar a cal y canto
Hortzez eta haginez lanari lotu
Trabajar como un condenado
Aza norbaiten baratzakoa ez izan
Nadie te ha dado vela en este entierro
Mingainean herdoilik ez izan
No tener pelos en la lengua
Ahoan bilorik ez izan
No tener pelos en la lengua, sin tapujos
Erosi bezala saldu
Tal cual
Ez ur ez ardo ez izan
Ni fu ni fa
Ez arrain ez haragi ez izan
Ni fu ni fa
Norbait begiz jo
Echar el ojo a alguien, fijarse
Haratik ez honatik ez izan
No tiene vuelta de hoja
Beste erremedio santurik ez izan
No hay otro remedio
Begiko zikina baino gutxiago maite
“Cuando algo no te gusta”
Deabrua baino gehiago ezin ikusi
(pertsonekin), gorrotoa

ADITZA LANTZEN 4

INDIKATIBOA
ERRAN ZEIN SISTEMATAKOAK DIREN ADIZKIOK:
PARTE HARTZEN DUTEN PERTSONAK
PASA IRAGANERA:
JOAN NATZAIZU
Nor-nori
ni-zuri
Joan nintzaizun
GALDEGIN DIZUT
Nor-nori-nork
Nik-zuri-hura
Galdegin nizun
EROSI DIZKIZUTE
Nor-nori-nork
Haiek-zuri-hura
Erosi zizkizuten
IKUSI ZAITUZTE
Nor-nori-nork
Haiek-zuri-hura
Ikusi zintuzten
ERORI ZAIZKIO
Nor-nori
Haiek-hari
Erori zitzaizkion
JOAN GATZAIZKIO
Nor-nori
Gu-hari
Joan gintzaizkion
EKARRI NAU
Nor-nork
Hark-ni
Ekarri ninduen
ERAMAN DITUGU
Nor-nork
Guk- haiei
Eraman genituen
ETORRI DIRA
Nor
Haiek
Etorri ziren



BALDINTZA
ONDORIOA
Etorriko balitz
Etorriko litzateke
Eramango balituzte
Eramango lituzkete
Eroriko balitzaio
Eroriko litzaioke
Joango banintzaio
Joango nintzaioke
Erosiko baliote
Erosiko liokete
Hurbilduko bazintzaizkit
Hurbilduko zintzaizkidake
Ikusiko bazintu
Ikusiko zintuzke
Dei egingo baligu
Dei egingo liguke
Aitortuko balidate
Aitortuko lidakete



AHALERA
SISTEMA---------------PERTSONAK
SUBJUNTIBERA
EGIN DEZAKEZU
Nor-nork Zuk-hura
Egin dezazun
ETOR ZAITEZKE
Nor Zu
Etor zaitezen
EROS DIEZADAKEZU
Nor-nori-nork Zuk-niri-hura
Eros diezadazun
EKAR GAITZAKETE
Nor-nori Haiek-gu
Ekar gaitzaten
IRAKUR DITZAKEGU
Nor-nork Guk-haiek
Irakur ditzagun
ERAMAN ZAITZAKEGU
Nor-nork Guk-zu
Eraman zaitzagun
DEI NAZAKETE
Nor-nork Haiek-ni
Dei nazaten
HURBIL DAKIZKIDAKE
Nor-nori Haiek-niri
Hurbil dakizkidan
ERAIKI DIEZAZKIDAKEZU
Nor-nori-nork Zuk-niri-haiek
Eraiki diezazkidazun
ETOR ZAKIZKIDAKE
Nor-nori Zu-niri
Etor zakizkidan



SUBJUNTIBERA ORAINALDIA
SUBJUNTIBERA IRAGANA
EKAR NAZAN
Ekar nintzan
ERAMAN DEZAZUN
Eraman zenezan
ERRAN DIEZAIOZUN
Erran zeniezaion
IDATZ DEZATEN
Idatz zezaten
IRAKUR DITZADAN
Irakur nitzan
ETOR DAKION
Etor zekion
IRITS GAKIZKIEN
Irits genkizkien
HURBIL DAKIDAN
Hurbil zekidan
DEI DIEZAIOGUN
Dei geniezaion

ADITZA LANTZEN 3

INDIKATIBOA
IRAGANA
BALDINTZA
ONDORIOA
AHALERA
SUBJUNTIBOA

ETORRI NAIZ
Etorri nintzen
Etorriko banintz
Etorriko nintzateke
Etor naiteke
Etor nadin
JOAN NATZAIZU
Joan nintzaizun
Joango banintzaizu
Joango nintzaizuke
Joan nakizuke
Joan nakizun
HURBILDU GATZAIZKIZU
Hurbildu gintzaizkizun
Hurbilduko bagintzaizkizu
Hurbilduko gintzaizkizuke
Hurbil gakizkizuke
Hurbil gakizun

EROSI DITUZTE
Erosi zituzten
Erosiko balituzte
Erosiko lituzkete
Eros ditzakete
Eros ditzaten
IKUSI GAITU
Ikusi gintuen
Ikusiko bagintu
Ikusiko gintuzke
Ikus gaitzake
Ikus gaitzan
ERAMAN DIZKIZUT
Eraman nizkizun
Eramango banizkizu
Eramango nizkizuke
Eraman diezazkizuket
Eraman diezazkizudan

IRITSI DA
Iritxi zen
Iritsiko balitz
Iritsiko litzateke
Irits daiteke
Irits dadin
ERORI ZAIO
Erori zitzaion
Eroriko balitzaio
Eroriko litzaioke
Eror dakioke
Eror dakion
EKARRI ZAITU
Ekarri zintuen
Ekarriko bazintu
Ekarriko zintuzke
Ekar zaitzake
Ekar zaitzan
ETORRI GARA
Etorri ginen
Etorriko bagina
Etorriko ginateke
Etor gaitezke
Etor gaitezen
IRAKURRI DIZU
Irakurri zizun
Irakurriko balizu
Irakurriko lizuke
Irakur diezazuke
Irakur diezazun

2016(e)ko abenduaren 26(a), astelehena

PERPAUSAK 2

Perpaus motak identifikatu. 2. ariketa

MENPEKO PERPAUSAK PERPAUS NAGUSIA
  1. Aita hil zenean, ni etxean nintzen.
      Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordeakoa, denborazkoa
  2. Iragan urteko ikasleek egindako talde lanak ez ziren oso txukunak izan.
      Elkartua, menpekoa, erlatibozkoa
  3. Ezin zuen autoa gidatzen ikasi, hain zen traketsa.
      Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, kontsekutiboa
  4. Bilerara joan nintzeneko, batzordeburua han zen.
      Elkartua, menpekoa, Ad.lagunaren ordezkoa, denborazkoa
  5. Hori hola denez gero, ez naiz agertuko.
      Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, kausazkoa
  6. Zuek ez zarete ni bezain mozoloak.
      Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, konparaziozkoa
  7. Herrira etortzen zen bakoitzean mozkortzen zen.
      Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, denborazkoa
  8. Ez dakigu gauzak gero nondik nora joanen diren.
      Elkartua, menpekoa, zehar galdera
  9. Diru pixka bat eman diot mutikoari, goxoki batzuk eros ditzan.
      Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, helburuzkoa
  10. Dutxatu ondoan, (menpekoa, denborazkoa) jantzi eta berehala sukaldera hurbildu zen (menpekoa, denborazkoa).
      Elkartua, juntatua, emendiozkoa
  11. Nik lagundu nahi diot, baina berak ez du inola ere hori egitea nahi.
      Elkartua, juntatua, aurkaritza
  12. Hemen gelditu behar duzu ala tabernara etorri behar duzu?
      Elkartua, juntatua, hautakaria
  13. Noiz bukatuko duzu lana?
      Perpaus bakuna
  14. Gauzak okertuko zirela erran zigun, eta berehala okertu ziren.
  15. Zuk esan zenuen moduan egin nituen nik arrautzopilak.
      Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, moduzkoa
  16. Aitatxik erranikakoak kontuan hartu eta lan hura utzi nuen.
  17. Mendian ginelarik izan zen elur-jausia.
      Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, denborazkoa
  18. Ogia erosteko eman nion dirua galdu zuen.
    Elkartua, menpekoa, erlatibozkoa
  19. Bazkaldu aurretik mahaia bedeinkatu behar zela erakutsi ziguten.
      Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, denborazkoa

PERPAUSAK 1

PERPAUS MOTAK identifikatu. ARIKETA

MENPEKO PERPAUSA PERPAUS NAGUSIA
  1. Arratsaldean etorri ezean, ezin joango gara.
      Elkartua, menpekoa, aditz lagunaren izenordaina, baldintza
  2. Asko gustatzen zait garagardoa, baina ardoa edanen dut.
      Elkartua, juntadura, aurkaritza
  3. Bost euroko billetea oso txiki eta itsusia da.
      Perpaus bakuna
  4. Ez da Gasteizen egon, hiria oso ongi ezagutzen badu ere.

      Elkartua, menpekoa, aditz lagunen ordezkoa, kontzesiboa
  1. Ez duzue jolastea maite, ezta ikustea ere.
      Elkartua, juntatua, emendiozkoa
  2. Gaur ikusitako mutila oso ongi ezagutzen dudala uste dut.
      Elkartua, menpekoa, ISren ordezkoa, konpletiboa
  3. Ikusi duzun ala ez jakin nahi dut.
      Elkartua, menpekoa, ISren ordezkoa, zehar galdera
  4. Internet gustuko dut, asko ikasten dudalako.
      Elkartua, menpekoa, aditz lagun ordezkoa, kausazkoa
  5. Mikel deitzeko esan diot.
      Elkartua, menpekoa, ISren ordezkoa, konpletiboa
  6. Mikelek gaur goizean zazpi liburu berri irakurri ditu.
      Perpaus bakuna
  7. Zu etorri bezain laster joanen naiz.
      Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, denborazkoa
  8. Zuk tontakeriak esan arren, ez zara batere barregarria.
      Elkartua, mepekoa, Ad. lagunaren ordezkoa, kontzesiboa
  9. Hain gizena zen ez baitzen atetik sartzen.
      Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, kontsekutiboa
  10. Berandu etorri da, nahiz hamaika aldiz garaiz etortzeko erran diodan.
      Elkartua, menpekoa, Ad.lagunaren ordezkoa, kontzesiboa
  11. Lana bukatu ondoan etxera joan eta ohatzean sartu zen.
            Elkartua, menpekoa, Ad.lagunaren ordezkoa, denborazkoa

TESTU ANTOLATZAILEAK 1

Aitzinsolasa
Hipokoristikoen azterketa zergatik den garrantzizkoa galdeginen balidate ihardetsiko nuke, lehen-lehenik, euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen berri ematen digulako dela munta handikoa. Nago hau, berez, aski arrazoi pisuzkoa dela, izan ere onomastikaren zeregina izen bereziak aztertzea baita. Honetaz landa eta bigarrenik, izen ttipiek egungo deitura eta oikonimo asko ongi ulertzeko aukera ematen digute: adibidez, Peruskirena-n Peru dugula lehen begiratuan antzeman daiteke, eta bukaera edutezko genitiboa dela, baina tarteko segmentua zer den ez da garbi egonen hipokoristiko sistema ikertu ezean. Era berean, Martija deituran Marti dagoela aise ikusiko dugu, baina ez diogu apika amaieran dugunari igarriko, gure izendegia aztertzen ez badugu.


Hirugarrenik, izen ttipien arloko ikerketa toponimoen etimologia argitzeko ere lagungarri izan daiteke; erraterako, Baztango Almandoz herri izenak Alaman antroponimoaren eratorri batean, hipokoristiko batean, duke oinarri, *Alamando-n hain zuzen ere, Irigoienen (1995f) ustekaria egia izatera, eta nire iritzian egiantz handikoa da. Nik neronek ez dut bizkaitar euskaltzainak aipatzen zuen aldaera aurkitu, baina bai horren biziki irudia den Alemantto. Erran bezala, euskal onomastika arautzen ere lagun diezagukete hipokoristikoek, oraingo deituraren jatorria eta nondik norakoa hobeki ulertzeko bide ematen digutenez geroztik.

Laugarrenik, izen ttipiek aukera ematen dute ohiko hizkeraren azpian dauden egitura fonologikoak aztertzeko: silaben barne egitura eta motak, «template» edo plantillak, errepikapen baliabideak eta irudikatze fonologikoaren maila desberdinen arteko harremanak batez ere (Lipski, 1995: 387). Nik garbi baino garbiago dakusat, azken urte hauetako lanak irakurrita, hipokoristikoen azterketan aurrera eginen badugu fonologialarien premia dugula, euskal onomastikariok ez baitakigu —nik segurik ez— fonologiaren barreneko zoko-mokoen eta (azken) korronteen berri.

Bosgarrenik, dialektologiarekin ere badute zerikusia, izen ttipiek berek eta hauek erdiesteko ibilitako erabideek historian zehar izan duten hedadura geografikoa bestelako ezaugarri dialektalekin erlaziona daitekeelako, euskalkien garapena eta bilakaera hobeki konprenitzeko.

Buruenik, izen ttipiak hertsiki erlazionaturik daude haur hizkerarekin, eta garbi dago arlo honetan ari diren ikertzaileei ekarpen polita egin diezaiekegula onomastikariok, eta orobat haiek guri, hipokoristikoak eremu zabalago batean kokatzeko abagune ematen baitigute.

HUTSAK 1

Hurrengo esaldi eta pasarteak aztertu eta gaizki dagoena zuzendu

  1. Itxuraz, gorputz indartsua dauka laurogeitamar (laurogeita hamar) urte izateko. Baina itxurakeria da soilik, errealitatean asko kostatzen bai zaio (baitzaio) ibilaldi txikiak egitea.
  2. Zuek pentsatzen zaudete zer egin egun hartan (ari zarete egun hartan zer egin).
  3. Maiderrek ez daki saioak eta ikerrek zergatik egin dute (duten).
  4. Bartzelonako jokalarietaz (jokalariez) hitzegiten (hitz egiten) du askotan.
  5. Gela txukuntzea (txukuntzeko) esan diot, baina arrunt alferragoa (alferra) da.
  6. Hemen badu lan bat dela oso ona. (Hemen oso ona den lana du.)
  7. Ardoa edan dut eta sagardoa baita. (baita sagardoa ere).
  8. Hurrengo bisitaldian elkar (elkarrekin) bazkaldu zuten. Senarra (senarrak) oso dotore jantzita eta ilea moztuta beste bat zirudien.
  9. Unibertsitatean ikusi dizuet (zaituztet) goizean.
  10. Urtzi hemengo ikasleA bat da.
  11. Esan diot libururik ez dituela ekarri. Libururik ekarri ez duela esan diot.
  12. Neska batzuk etorri ziren zirela mutilen lengusinak. Mutilen lehengusinak ziren neskak etorri ziren.
  13. Irakasle bezala egon da Ezkaba ikastetxean.
  14. Irailak 8 hasi gara ikasturtea. Irailaren 8an hasi dugu ikasturtea.
  15. Asko oroitzen naiz urte hartan ezagutu nuen mutilAZ batetaz.
  16. Haren helburua ez zen gezurtzea (gezurra esatea,) baizik eta azken orduak ongi pasaTZEA zedila.
  17. Donostitik (Donostiatik) Bizkaiara berrogeiTA eta hamar kilometro daude.
  18. Euskaraz hitz egitea ahaztu zaio. (Ongi dago)
  19. Hori beti besteetaz baliatzen da nahi duena lortzeko.
  20. Oso pinpirina denez, aurpegia egunero apaindu egiten (apaintzen) du, begiak urdin argiez eta ezpainak gorri ilunaEz.
  21. Mirari zegoen pentsatzen gauzak ez zituela ongi egin. Mirarik gauzan ongi egin ez zituela pentsatzen zegoen.
  22. Mikelek bazuen lagun bat zela unibertsitateko langilea. Mikelek unibertsitateko langilea zen laguna zuen.
  23. Aita badago gaixorik, ospitalean. Aita ospitalean gaixorik dago.

ADITZA LANTZEN 2

HUTSUNEAK BERE ARIKETA
Aditza honela aldatu: egin dut—egin nuen—egingo banu—egingo nuke

  1. Egin diogu. Egin genion. Egingo bagenio. Egingo genioke.
  2. Etorri zarete. Etorri zineten. Etorriko bazinate. Etorriko zinateke.
  3. Erori zait. Erori zitzaidan. Eroriko balitzait. Eroriko litzaidake.
  4. Saldu ditugu. Saldu genituen. Salduko bagenitu. Salduko genituzke.
  5. Ikusi diet. Ikusi nien. Ikusiko banie. Ikusiko nieke.
  6. Hartu zaituzte. Hartu zintuzten. Hartuko bazintuzte. Hartuko zintuzkete.
  7. Ekarri nau. Ekarri ninduen. Ekarriko banindu. Ekarriko ninduke.
  8. Bultzatu ditut. Bultzatu nituen. Bultzatuko banitu. Bultzatuko nituzke.
  9. Jan dit. Jan zidan. Jango balit. Jango lidake.
  10. Joan gara. Joan ginen. Joango bagina. Joango ginateke.
  11. Sartu dira. Sartu ziren. Sartuko balira. Sartuko lirateke.
  12. Azaldu dizuet. Azaldu nizuen. Azalduko banizue. Azalduko nizueke.
  13. Ulertu duzue. Ulertu zenuten. Ulertuko bazenute. Ulertuko zenukete.
  14. Ahaztu zaizkizu. Ahaztu zitzaizkizun. Ahaztuko balitzaizkizu. Ahaztuko litzaizkizuke.
  15. Maitatu naute. Maitatu ninduten. Maitatuko banindute. Maitatuko nindukete.
  16. Egosi dizkiegu. Egosi genizkien. Egosiko bagenizkie. Egosiko genizkieke.
  17. Landu dituzte. Landu zituzten. Landuko balituzte. Landuko lituzkete.
  18. Idatzi didate. Idatzi zidaten. Idatziko balidate. Idatziko lidakete.
  19. Irakurri didazue. Irakurri zenidaten. Irakurriko bazenidate. Irakurriko zenidakete.
  20. Prestatu zaizkizu. Prestatu zitzaizun. Prestatuko balitzaizkizu. Prestatuko litzaizkizuke.

ADITZA LANTZEN 1

Ondoko aditzak jokatu, era honetara: egin dut—egin nuen—egingo banu—egingo nuke—egin dezadan—egin nezan.

INDIKATIBOA
IRABANA
BALDINTZA
ONDORIOA
SUBJ.OR
SUBJ.IR.
Adierazi dute
Adierazi zuten
Adieraziko balute
Adieraziko lukete
Adieraz dezaten
Adieraz zezaten
Bidali ditu
Bidali zituen
Bidaliko balitu
Bidaliko lituzke
Bidal ditzan
Bidal zitzan
Gelditu da
Gelditu zen
Geldituko balitz
Geldituko litzateke
Geldi dadin
Geldi zedin
Esaten zaio
Esaten zitzaion
Esango balitzaio
Esango litzaioke
Esan dakion
Esan zekion
Hurbildu zaitu
Hurbildu zintuen
Hurbilduko bazintu
Hurbilduko zintuzke
Hurbil zaitzan
Hurbil zintzan
Dago
Zegoen
Balego
Legoke
Egon dadin
Egon zedin
Daki
Zekien
Baleki
Lekioke
Jakin dezan
Jakin zezan
Eman diogu
Eman genion
Emango bagenio
Emango genioke
Eman diezaiogun
Eman geniezaion
Ikusi dituzue
Ikusi zenituzten
Ikusiko bazenituzte
Ikusiko zenituzkete
Ikus ditzazuen
Ikus zenitzaten
Erori zaizkit
Erori zitzaizkidan
Eroriko balitzaizkit
Eroriko litzaizkidake
Eror dakizkidan
Eror zekizkidan