Berria.eus

Apunteak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Apunteak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

KI HANPADURA 2

“KI” HANPADURA:

  • “Ki” aditzen bukaeran jartzen den hanpadura da, aditza indartzeko.
  • Kasu batzuetan soilik erabil daiteke “ki” aditzen ondoren:
      1) Aditzaren aspektua puntukaria denean
      • Aditza trinkoa denean
      • Aditzan “ari” dagoenean
      2) Aditz horiek menpeko perpausak ez direnean.

OHIKOENA, HITZ HAUEKIN EGOTEA DA:

    • Ageri - Ari - Bizi
    • Nahi - Behar - Uste


DEBEKATURIK “KI” ERABILTZEA:

  • Menpeko perpausa denean
  • Aditz batzuekin:
      • Egin - Esan - Ezagutu
      • Entzun - Eman - Maite

TESTUAK 2

TESTUA:

  • Komunikazio asmo bat behar da, esaldi bat testua da. Ongi kohesionatua badago.
Testua ona izateko gauza batzuk beharrezkoak ditu:
  • Egokitasuna
  • Koherentzia
  • Kohesioa
  • Zuzentasuna
  • Estilistika (plus bat bezalakoa da, hau egon ezean, testuari ez dio zuzentasuna kentzen)

  1. EGOKITASUNA:
    Testuinguruaren ezaugarriak ezagututa egokitu. Ez da berdin lagunen artean edo ofizinan; testuinguru desberdina, egokitasun desberdina. Modalizazioa, jarrera, desberdinak dira, hots, subjektiboak edo objektiboak.
        - Hartzailea
        - Hartzailearen rola
        - Igorlea
        - Igorlearen rola
        - Kanala (ahozkoa/idatzizkoa)
        - Erregistroa (hizkuntza maila; jasoa, estandarra edo kolokiala/ euskalkia edo batua)
        - Komunikazio asmoa: Konbentzitzea, azaltzea, kontatzea, deskribatzea.
  1. KOHERENTZIA:
    Informazioaz eta honen zentzuaz arduratzen dena. Egiturak lotura semantiko ona izateaz.
        - Informazioa: Kantitatea (zer esan behar eta zer ez) eta kalitatea
        - Egitura: Edukia nola antolatu eta nola lotu.
  1. KOHESIOA:
    Lotura fisikoaz, perpaus motak, nolakoak. Lokailuak eta antolatzaileak. Deiktikoak...
    - Anafora/katafora.. - Sinonimoak - Erreferentziak...
  2. ZUZENTASUNA:
    Hizkuntzaren arabera arauak ongi erabiltzea.
        - Gramatika
        - Puntuazioa

TESTU ANTOLATZAILEAK 4

DISKURTSO MARKATZAILEAK:

  • Testuaren barruan, hainbat eratako loturak aurkitzen ditugu. Horiek diskurtsoaren markatzaileak dira. Funtzioaren arabera, 3 mota bereizten dira:


  1. LOKAILUAK: Elkarren ondoko unitateak jartzen dituzte harremanetan. Horrela, haien arteko erlazio semantikoa adierazten da (aurkaritza, emendiozkoa, ondorioa...)
  2. DISKURTSOAREN FOKALIZATZAILEAK: Haien ondoren datorren unitateari eragiten diote.
  3. TESTU ANTOLATZAILEAK: Testuaren egitura edo haren zati batena antolatzen dute. Hauekin, testu hasiera eta bukaera adierazten dira. Bestela, testuaren edukiak zatika eta era ordenatuan aurkez daitezke.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Testu bat egituratzerakoan, 3 zati dituela hartu behar dugu kontuan.
  • Hasiera (lehenik, batetik, ezer baino lehen...)
  • Jarraipena (ondoren, bestetik, jarraitzeko...)
  • Bukaera (amaitzeko, ondorioz, azkenik...)
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Gai bati erreferentzia egiteko:
  • -I dagokionez
  • -ela eta
  • -ekin lotuta


Testuan beste batzuk adierateko loturak ere badaude:
  • Nork bere iritzia adierazteko
  • Ziurtasuna adierazteko
  • Ziurtasun eza adierazteko
  • Balioespenak egiteko
  • Aurkakotasuna adierazteko
  • Adibidea emateko
    ---------------------------------------------------------------------
  • Aurretik esandakoari erreferentzia egiteko - Lekua adierazteko
  • Ondoren datorrenari erreferentzia egiteko - Denbora adierazteko
  • Informazioa eransteko
  • Arrazoiak eta ondorioak adierazteko
  • Zerbait beste modu batera esateko
  • Zerbait zehazteko
  • Laburbiltzeko

GALDEGAIA / MINTZAGAIA 3

GALDEGAIA/ MINTZAGAIA:

Perpausek orden neutro bat izaten dute. Hau zerbait garrantzitsuagoa ez denean erabiltzen da.
Subjektu + objektu (beste guztia) + aditza (SOA)

  • Mintzagai / galdegai perpausetan ordena adierazten dute.

GALDEGAIA:

    • Zerbaiti besteari baino garrantzi handiagoa eman nahi diogunean, galdegaiaz ari garaeta beti aditzaren aurrean jartzen da. Perpausean azpimarratu nahi den elementua da.
    • Informazio berria da galdegaia. Eta galderaren erantzuna da, perpausa horrela izateko galderari.
    • Perpausek beti ez dute galdegairik.
    • Aditza, perpausaren galdegaia izan daiteke:
          1. “Egin” aditzaren tartean; etorri egin naiz adib.
          2. Aditza trinkoa denean, galdegaia izateko bi modu:
              1. Etorri badator (Aditza + “ba”-rekin aditzaren trinkoa)
              2. Badator (“Ba” aditz aurrean jarriz).

MINTZAGAIA:

  • Galdegaia ez den guztia mintzagaia da.
  • Mintzagaiaren zati bati enfasi berezia eman nahi diogunean, mintzagai hanpatuaz ari gara.
  • Mintzagaia, informazio zaharra da.
    • Mintzagai hanpatua: Beti esaldi hasieran jartzen da eta bere ondotik koma.

Perpausak:

Mintzagai hanpatua Galdegaia Aditza Mintzagaia

  • Ongi, lehen proba idatzi dut. (Zer idatzi dut ongi?)
  • Ni gaur lanera, oinez etorri naiz nire lagunekin hizketan. (Nola etorri zara lanera gaur?)
  • Ni oinez etorri naiz gaur lanera. (Nola etorri zara lanera gaur?)

PERPAUSAK 8

PERPAUSAK:

  1. BAKUNAK:
        Aditz bat
    * Ni goizean nire lagunarekin gosaldu dut.
  2. ELKARTUAK EDO KONPOSATUAK:
    Aditz bat baino gehiago
a) Juntatuak:

      • Emendiozkoa (eta)
      • Hautazkoa (edo)
      • Aurkaritzazkoa (baina)
      • Alborakuntza (,) beste lokailu batengatik alda daitekeenean
b) Menpekoak:

      • Konpletiba (“hori”-ren ordez ordeztu ahal) + “ela” bukaeran + izena sartzen da.
      • Zehar galdera (ote/ea/zer) *Zer egin duzun jakin nahi dut
      • Erlatibozkoa (-n/-tako/-riko... du bukaeran, guztia kenduz esandia zentzua izaten jarraitzen du) + izena ez da sartzen.
      • Denborazkoa (noiz)
      • Helburuzkoa (zertarako)
      • Moduzkoa (bezala, nola)
      • Kausazkoa (zergatik)
      • Kontzesiboa (arren, nahiz eta, bada ere...)
      • Kontsekutiboa
      • Baldintzazkoa
      • Konparaziozkoa

ADITZA LANTZEN 5

ADITZA:

PERTSONA MORFEMAK:
Nik---Na
Zuk---Za
Hark--D
Guk---Ga
Zuek--Za
Haiek--D

INDIKATIBOA:
ORAINA IRAGANA
NOR Naiz Nintzen
NOR-NORI Natzaizu Nintzaizun
NOR-NORK Ditut Nituen
NOR-NORI-NORK Diogu Genion


BALDINTZA:
ONDORIOA:
Indikatiboko iraganetik abiatuz “BA” hasieran gehitu eta bukaerako -(e)n kendu.
Baldintzatik abiatuz, hasierako “ba” kendu eta bukaeran “ke” ipini. Sistema NOR denean, bukaeran “teke”
Banintz
Nintzateke
Banintzaizu
Nintzaizuke
Banitu
Nituzke
Bagenio
Genizkioke

AHALERA:

NOR
  • Naiteke
  • Zaitezke
  • Gaitezke
  • Zaitezkete
NOR-NORI

Pertsona morfema + KI + beste pertsona morfema + KE
(Nor) (Nori)
*Zakidake: zu-niri

NOR-NORK

Pertsona morfema + -zake + pertsona morfema
(nor) (it) (te) (nork)
        * Nazakezu: zuk-ni
NOR-NORI-NORK:

Dieza(zki) + pertsona morfema+ KE + pertsona morfema
(nor) (nori) (nork)
        * Diezaieket: Nik-haiei-hura

SUBJUNTIBERA:

BETI BUKAERAN “N” DU, BAI ORAINALDIAN ETA BAITA IRAGANEAN ERE

Bi modu daude subjuntibera lortzeko:
      1. Ahaleratik pasa: Ahalera hartu eta bukaerako “ke” kendu eta “-(e)n” jarri.
        *Zakidake---zakidan
        *Nazakezu---nazazun
      2. Sistemak kontuan izanda:
        NOR
ORAINA
IRAGANA
Nadin
Nendin
Zaitezen
Zintezen
Dadin
Zedin
Gaitezen
Gintezen
Zaitezten
Zintezten
Daitezen
Zitezen

NOR-NORI
Indikatiboko aditzari, “-tza”-ren lekuan “ki” jarri.
Perts.morf + ki (zki) + perts. Morf + N
*Natzaio--nakion--nenkion: ni-hari
NOR-NORK
Indikatiboko aditzean, “u”-ren ordez, “-(e)za” jarri
*Zaitut--zaitzadan: nik-zu
*Gaituzu--gaitzazun: zuk-gu
NOR-NORI-NORK
Indikatiboko morfemak errespetatu eta “-ieza” sartu.
*Dizuet--Diezazuedan
*Zenizkigun--Zeniezazkigun