Perpaus
motak identifikatu. 2. ariketa
MENPEKO
PERPAUSAK PERPAUS NAGUSIA
- Aita hil zenean, ni etxean nintzen.Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordeakoa, denborazkoa
- Iragan urteko ikasleek egindako talde lanak ez ziren oso txukunak izan.Elkartua, menpekoa, erlatibozkoa
- Ezin zuen autoa gidatzen ikasi, hain zen traketsa.Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, kontsekutiboa
- Bilerara joan nintzeneko, batzordeburua han zen.Elkartua, menpekoa, Ad.lagunaren ordezkoa, denborazkoa
- Hori hola denez gero, ez naiz agertuko.Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, kausazkoa
- Zuek ez zarete ni bezain mozoloak.Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, konparaziozkoa
- Herrira etortzen zen bakoitzean mozkortzen zen.Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, denborazkoa
- Ez dakigu gauzak gero nondik nora joanen diren.Elkartua, menpekoa, zehar galdera
- Diru pixka bat eman diot mutikoari, goxoki batzuk eros ditzan.Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, helburuzkoa
- Dutxatu ondoan, (menpekoa, denborazkoa) jantzi eta berehala sukaldera hurbildu zen (menpekoa, denborazkoa).Elkartua, juntatua, emendiozkoa
- Nik lagundu nahi diot, baina berak ez du inola ere hori egitea nahi.Elkartua, juntatua, aurkaritza
- Hemen gelditu behar duzu ala tabernara etorri behar duzu?Elkartua, juntatua, hautakaria
- Noiz bukatuko duzu lana?Perpaus bakuna
- Gauzak okertuko zirela erran zigun, eta berehala okertu ziren.
- Zuk esan zenuen moduan egin nituen nik arrautzopilak.Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, moduzkoa
- Aitatxik erranikakoak kontuan hartu eta lan hura utzi nuen.
- Mendian ginelarik izan zen elur-jausia.Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, denborazkoa
- Ogia erosteko eman nion dirua galdu zuen.Elkartua, menpekoa, erlatibozkoa
- Bazkaldu aurretik mahaia bedeinkatu behar zela erakutsi ziguten.Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, denborazkoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina