Berria.eus

2016(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

TESTU ANTOLATZAILEAK 4

DISKURTSO MARKATZAILEAK:

  • Testuaren barruan, hainbat eratako loturak aurkitzen ditugu. Horiek diskurtsoaren markatzaileak dira. Funtzioaren arabera, 3 mota bereizten dira:


  1. LOKAILUAK: Elkarren ondoko unitateak jartzen dituzte harremanetan. Horrela, haien arteko erlazio semantikoa adierazten da (aurkaritza, emendiozkoa, ondorioa...)
  2. DISKURTSOAREN FOKALIZATZAILEAK: Haien ondoren datorren unitateari eragiten diote.
  3. TESTU ANTOLATZAILEAK: Testuaren egitura edo haren zati batena antolatzen dute. Hauekin, testu hasiera eta bukaera adierazten dira. Bestela, testuaren edukiak zatika eta era ordenatuan aurkez daitezke.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Testu bat egituratzerakoan, 3 zati dituela hartu behar dugu kontuan.
  • Hasiera (lehenik, batetik, ezer baino lehen...)
  • Jarraipena (ondoren, bestetik, jarraitzeko...)
  • Bukaera (amaitzeko, ondorioz, azkenik...)
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Gai bati erreferentzia egiteko:
  • -I dagokionez
  • -ela eta
  • -ekin lotuta


Testuan beste batzuk adierateko loturak ere badaude:
  • Nork bere iritzia adierazteko
  • Ziurtasuna adierazteko
  • Ziurtasun eza adierazteko
  • Balioespenak egiteko
  • Aurkakotasuna adierazteko
  • Adibidea emateko
    ---------------------------------------------------------------------
  • Aurretik esandakoari erreferentzia egiteko - Lekua adierazteko
  • Ondoren datorrenari erreferentzia egiteko - Denbora adierazteko
  • Informazioa eransteko
  • Arrazoiak eta ondorioak adierazteko
  • Zerbait beste modu batera esateko
  • Zerbait zehazteko
  • Laburbiltzeko

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina