Berria.eus

2016(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

TESTU ANTOLATZAIILEAK 2

POLITIKA ETA USTELKERIA:


Gero eta gehiago entzuten da kaletik politikoek beti tranpetan dabiltzala, dena ezkutuan egiten dutela eta gure dirua lapurtzen dutela, ezkutuan baita ere.

Adibidez gaur egungo egoera ez da batere erosoa, jendea etxerik gabe dago, kalean bizitzen, diru eske, dirurik ez izateagatik. Gainera haien familiei jatekorik eman ahal gabe. Ez da batere justua. Bitartean, politikariek primeran bizitzen dira guri lapurturiko diru guztiarekin eta errege batzuk bezala biziz. Bai, batzuk gorrotatuko dituzte baina beste askok hauek miresten dituzte, bestela zergatik ateratzen dira hauek eta ez beste batzuk hauteskundeetan boto kopuru handienarekin? Nork bozkatzen ditu? Benetan jende ergela. Hau dela eta jarraitzen dira gauzak hain gaizki. Honek zerbait gaizki doala pentsatzera eramaten nau. Hain zuzen ere, gauzak gaizki egiten ari direla pentsatzera.


Beren lanengatik, nahiz eta oso nekatua ez izan, soldata handiak jasotzen dituzte, edonork baino gehiago irabazten dute egunero, ezer harrigarririk egin gabe eta gure soldatetik dirua kentzen dabiltzate oraindik. Haiena gutxi balitz bezala. Eta inoren baimena izan gabe egiten dute, zigorrik izan barik. Aldiz, gosez hiltzen dagoen heldu bat eroski batean sartzean eta esne kaxa bat ordaindu gabe eramateagatik, hau da, lapurtzeagatik, arazoetan sartzen da eta agian isuna jartzen diote.


Bestalde, hauteskundeak hurbil daudenean eta bakoitzari bozkatzeko alegatuak eman behar dituztenean, beste politikarien ekintza zikinak ateratzen dituzte, haien boto kopurua handitzeko eta hauteskundeetan irabazle ateratzeko. Baina bitartean haiek zikinkeri berdin-berdinak edo txarragoak egiten dituzte.

Azken finean haien helburua boto kopuru handiena lortzea da. Ez zaie axola biztanleriak dituen arazoak, promesak egin eta boterea lortu ondoren ez dute ezer egiten ezta aldatzen. Dena berdin jarraitzen du, eta arazo berdinak plazaratzen dira beti. Baina lehen aipatu bezala, munduan jende ergel asko dago eta hola lortzen da mundua pikutara joatea. Beti berdinak dira politikari hauek bozkatzen dituztenak eta horrela jarraituz gero ez dago ezer egiterik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina