Berria.eus

Antolatzaileak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Antolatzaileak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

TESTU ANTOLATZAILEAK 4

DISKURTSO MARKATZAILEAK:

  • Testuaren barruan, hainbat eratako loturak aurkitzen ditugu. Horiek diskurtsoaren markatzaileak dira. Funtzioaren arabera, 3 mota bereizten dira:


  1. LOKAILUAK: Elkarren ondoko unitateak jartzen dituzte harremanetan. Horrela, haien arteko erlazio semantikoa adierazten da (aurkaritza, emendiozkoa, ondorioa...)
  2. DISKURTSOAREN FOKALIZATZAILEAK: Haien ondoren datorren unitateari eragiten diote.
  3. TESTU ANTOLATZAILEAK: Testuaren egitura edo haren zati batena antolatzen dute. Hauekin, testu hasiera eta bukaera adierazten dira. Bestela, testuaren edukiak zatika eta era ordenatuan aurkez daitezke.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Testu bat egituratzerakoan, 3 zati dituela hartu behar dugu kontuan.
  • Hasiera (lehenik, batetik, ezer baino lehen...)
  • Jarraipena (ondoren, bestetik, jarraitzeko...)
  • Bukaera (amaitzeko, ondorioz, azkenik...)
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Gai bati erreferentzia egiteko:
  • -I dagokionez
  • -ela eta
  • -ekin lotuta


Testuan beste batzuk adierateko loturak ere badaude:
  • Nork bere iritzia adierazteko
  • Ziurtasuna adierazteko
  • Ziurtasun eza adierazteko
  • Balioespenak egiteko
  • Aurkakotasuna adierazteko
  • Adibidea emateko
    ---------------------------------------------------------------------
  • Aurretik esandakoari erreferentzia egiteko - Lekua adierazteko
  • Ondoren datorrenari erreferentzia egiteko - Denbora adierazteko
  • Informazioa eransteko
  • Arrazoiak eta ondorioak adierazteko
  • Zerbait beste modu batera esateko
  • Zerbait zehazteko
  • Laburbiltzeko

TESTU ANTOLATZAILEAK 3





TESTU ANTOLATZAIILEAK 2

POLITIKA ETA USTELKERIA:


Gero eta gehiago entzuten da kaletik politikoek beti tranpetan dabiltzala, dena ezkutuan egiten dutela eta gure dirua lapurtzen dutela, ezkutuan baita ere.

Adibidez gaur egungo egoera ez da batere erosoa, jendea etxerik gabe dago, kalean bizitzen, diru eske, dirurik ez izateagatik. Gainera haien familiei jatekorik eman ahal gabe. Ez da batere justua. Bitartean, politikariek primeran bizitzen dira guri lapurturiko diru guztiarekin eta errege batzuk bezala biziz. Bai, batzuk gorrotatuko dituzte baina beste askok hauek miresten dituzte, bestela zergatik ateratzen dira hauek eta ez beste batzuk hauteskundeetan boto kopuru handienarekin? Nork bozkatzen ditu? Benetan jende ergela. Hau dela eta jarraitzen dira gauzak hain gaizki. Honek zerbait gaizki doala pentsatzera eramaten nau. Hain zuzen ere, gauzak gaizki egiten ari direla pentsatzera.


Beren lanengatik, nahiz eta oso nekatua ez izan, soldata handiak jasotzen dituzte, edonork baino gehiago irabazten dute egunero, ezer harrigarririk egin gabe eta gure soldatetik dirua kentzen dabiltzate oraindik. Haiena gutxi balitz bezala. Eta inoren baimena izan gabe egiten dute, zigorrik izan barik. Aldiz, gosez hiltzen dagoen heldu bat eroski batean sartzean eta esne kaxa bat ordaindu gabe eramateagatik, hau da, lapurtzeagatik, arazoetan sartzen da eta agian isuna jartzen diote.


Bestalde, hauteskundeak hurbil daudenean eta bakoitzari bozkatzeko alegatuak eman behar dituztenean, beste politikarien ekintza zikinak ateratzen dituzte, haien boto kopurua handitzeko eta hauteskundeetan irabazle ateratzeko. Baina bitartean haiek zikinkeri berdin-berdinak edo txarragoak egiten dituzte.

Azken finean haien helburua boto kopuru handiena lortzea da. Ez zaie axola biztanleriak dituen arazoak, promesak egin eta boterea lortu ondoren ez dute ezer egiten ezta aldatzen. Dena berdin jarraitzen du, eta arazo berdinak plazaratzen dira beti. Baina lehen aipatu bezala, munduan jende ergel asko dago eta hola lortzen da mundua pikutara joatea. Beti berdinak dira politikari hauek bozkatzen dituztenak eta horrela jarraituz gero ez dago ezer egiterik.

2016(e)ko abenduaren 26(a), astelehena

TESTU ANTOLATZAILEAK 1

Aitzinsolasa
Hipokoristikoen azterketa zergatik den garrantzizkoa galdeginen balidate ihardetsiko nuke, lehen-lehenik, euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen berri ematen digulako dela munta handikoa. Nago hau, berez, aski arrazoi pisuzkoa dela, izan ere onomastikaren zeregina izen bereziak aztertzea baita. Honetaz landa eta bigarrenik, izen ttipiek egungo deitura eta oikonimo asko ongi ulertzeko aukera ematen digute: adibidez, Peruskirena-n Peru dugula lehen begiratuan antzeman daiteke, eta bukaera edutezko genitiboa dela, baina tarteko segmentua zer den ez da garbi egonen hipokoristiko sistema ikertu ezean. Era berean, Martija deituran Marti dagoela aise ikusiko dugu, baina ez diogu apika amaieran dugunari igarriko, gure izendegia aztertzen ez badugu.


Hirugarrenik, izen ttipien arloko ikerketa toponimoen etimologia argitzeko ere lagungarri izan daiteke; erraterako, Baztango Almandoz herri izenak Alaman antroponimoaren eratorri batean, hipokoristiko batean, duke oinarri, *Alamando-n hain zuzen ere, Irigoienen (1995f) ustekaria egia izatera, eta nire iritzian egiantz handikoa da. Nik neronek ez dut bizkaitar euskaltzainak aipatzen zuen aldaera aurkitu, baina bai horren biziki irudia den Alemantto. Erran bezala, euskal onomastika arautzen ere lagun diezagukete hipokoristikoek, oraingo deituraren jatorria eta nondik norakoa hobeki ulertzeko bide ematen digutenez geroztik.

Laugarrenik, izen ttipiek aukera ematen dute ohiko hizkeraren azpian dauden egitura fonologikoak aztertzeko: silaben barne egitura eta motak, «template» edo plantillak, errepikapen baliabideak eta irudikatze fonologikoaren maila desberdinen arteko harremanak batez ere (Lipski, 1995: 387). Nik garbi baino garbiago dakusat, azken urte hauetako lanak irakurrita, hipokoristikoen azterketan aurrera eginen badugu fonologialarien premia dugula, euskal onomastikariok ez baitakigu —nik segurik ez— fonologiaren barreneko zoko-mokoen eta (azken) korronteen berri.

Bosgarrenik, dialektologiarekin ere badute zerikusia, izen ttipiek berek eta hauek erdiesteko ibilitako erabideek historian zehar izan duten hedadura geografikoa bestelako ezaugarri dialektalekin erlaziona daitekeelako, euskalkien garapena eta bilakaera hobeki konprenitzeko.

Buruenik, izen ttipiak hertsiki erlazionaturik daude haur hizkerarekin, eta garbi dago arlo honetan ari diren ikertzaileei ekarpen polita egin diezaiekegula onomastikariok, eta orobat haiek guri, hipokoristikoak eremu zabalago batean kokatzeko abagune ematen baitigute.