Berria.eus

Erranairuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Erranairuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

ERRANAIRUAK 3

ERRANAIRUEKIN TESTUA:

Abendua zen, azterketak urtarrilean ziren, globalak. Oraindik ez zuen ezer egin, mutikoak ez zituen liburuak ireki eta gaiak prestatzen ez zen hasi, ez zekien ezer. Gabonak laister iritsi behar ziren eta familia ikusi nahi zuen, bere lagunekin afaldu eta festaz atera. Horretarako, hortzez eta aginez lanari lotu behar izan zion. Horrela, gabonak iritsi baino lehen, gai guztiak ezagutzen zituen eta bakarrik errepaso txiki bat egin behar izan zuen gabonetan. Bere familiaz eta lagunetaz gozatu izan ahal zuen. Azkenean, urtarrilean asignatura guztiak lehenengoan gainditu zituen, halaber nota onekin.

ERRANAIRUAK 2

EGOERA
ERRANAIRUA
Presidentea mutur aurrean jarri zaio eta aurpegira begiratuz, berari buruzko iritzi txarra agertu dio batere arazorik gabe
Ez du mingainean herdoilik
Urte osoan ibili da Mikel lanean maila igotzeko prestatzen; ikastaroak egin, txostenak aurkeztu, ordu gehigarriak bete… azken unean, halere, nagusiaren ilobari eman diote igoera, batere merezi gabe.
Jokalaririk hoberena pilotarik gabe
Teilatuan teila bat hautsi da eta ura sartzen da. Mikel teilatura igo da hura konpontzeko asmoz, baina teilatua zanpatzean beste hamaika teila hautsi ditu.
Tximistatik atera eta ostotsera erori
Mikelek lagunari esan dio sobera mintzatzen dela. Hala ere, Mikel zinez kalakariagoa da eta gainera oihuka jardutea maite du.
Otsoa artzain
Mikel jo eta su ibili da neska baten gibeletik, hura erakarri asmoz, baina alferrik izan da eta orain arras goibel dago.
Askoren astoa goseak hil
Mikelek irakasleari atzo medikuarenean izan zela azaldu dio eta horregatik ez zela eskolara joan. Irakaslea aitarekin mintzatu da eta egia ez zela ikusita, bertan zigortu du.
Gezurrak adarrak laburrak ditu


Mikelek bere burua zuzendari izendatu du. Kideak ez daude sobera ados, baina Mikelek horren berri galdetu dienean inork ez du hitzik esan.


Entzun eta isil, baiezko biribil


Mikel beti oso mutiko zintzoa izan da, baina azpijokoetan beste inor baino trebeagoa eta mingarriagoa dela jakin duzu
Otsoa artzain
Mikelek uko egin dio zuen lanpostuari, lagun batek laster hobea eskainiko diola agindu baitio. Krisia dela-eta eskaintza bertan behera geratu da eta Mikel langabezian da orain.
Eza, harria baino gogorragoa
Mikelek etxea eta lana kendu dizkit, baina hori ez da horrela geratuko
Odolkiak ordainetan
Mikel, liburua argitaratu diotenetik Shakespeare bailitzan ibiltzen da karrikan barna
Ez izan eta bai uste
Autoa bost lagunen artean erosi dute Mikelek eta bestek. Handik bi hilabetetara zeharo hondatua et zahartua dago.
Askoren astoa goseak hil
Mikel oso ikasle txarra izan da beti, baina, kostata bada ere, ikasketak amaitu eta orain irakasle dabil.
Hobe da txori bat eskuan ehun hegan baino

ERRANAIRUAK 1

ERRANAIRUAK 1



Bi txori harri batez hil
Matar dos pajaros de un tiro
Iltzez eta giltzez itxi
Cerrar a cal y canto
Hortzez eta haginez lanari lotu
Trabajar como un condenado
Aza norbaiten baratzakoa ez izan
Nadie te ha dado vela en este entierro
Mingainean herdoilik ez izan
No tener pelos en la lengua
Ahoan bilorik ez izan
No tener pelos en la lengua, sin tapujos
Erosi bezala saldu
Tal cual
Ez ur ez ardo ez izan
Ni fu ni fa
Ez arrain ez haragi ez izan
Ni fu ni fa
Norbait begiz jo
Echar el ojo a alguien, fijarse
Haratik ez honatik ez izan
No tiene vuelta de hoja
Beste erremedio santurik ez izan
No hay otro remedio
Begiko zikina baino gutxiago maite
“Cuando algo no te gusta”
Deabrua baino gehiago ezin ikusi
(pertsonekin), gorrotoa