ZENBAT URTE BIZIKO
GARA?
Biologia
aldizkarian Gorka Orive Arroyok idatzitako “Zenbat urte biziko
gara?” testuan, egilea aldi berean igorlea da eta honen kasuan
gaian aditua da, farmazian doktorea delako. Testuan Oriveren rola
dibulgatzailea da. Bere asmoa objektiboki bizi itxaropenari buruzko
informazioa ematea da; hau da, informazioa ematea besterik ez.
Horretarako
testuaren hasieran eta bukaeran 3. pertsona orainaldian erabiltzen
du. Nahiz eta testuko beste zati guztian 1. pertsona pluralean erabi.
Hau testu osoan zehar hartzailea aktiboki agertzeko egiten du eta
horrela honen presentzia ikustarazi, honen atentzioa bereganatzeko.
Testu
hau maila akademiko on bat duen euskaldun batentzako pentsatua dago.
Edonork ezin izango luke testu honetan aipatzen diren gauza guztiak
ulertu. Orive Arroyok euskara batua erabiltzen du, maila estandar
batean. Kanala idatzia da.
Lehen
esan dugun bezala, azalpenezko testua da, informazioa zabaltzea du
helburu eta horregatik logikoa denez, ez da modalizaziorik agertzen.
Woody
Allen aipatzen du behin, beraz, testuan polifonia dago. Ez da soilik
idazlearen ahotsa entzuten. Aldi berean, intertextualitatea dagoela
esan dezakegu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina