PERPAUS MOTAK LANTZEKO
TESTUA
Ez
zuen etorriko zenik esan, hala ere, denak geunden horren esperoan.
Garaiz ailegatuko ote zen galdetzen nion neure buruari eta hala izan
zedin nahi nuen. Izan ere, gutxitan ikusten da horren planta ona duen
mutilik, horren itxuroso dabilenik.
-Aukera
izanez gero nirekin dantzatzeko eskatuko diot. Hori da. Sartzen
delarik eskutik oratu eta dantzan jarriko dut.
Hori
lortze aldera, ordea, esfortzu handia egin behar nuen, ni bezain
ederrak ez izanagatik, beste hamaika zeuden-eta nik agertu asmoa bere
egin gogoz. Dena den, hain naiz liraina non ez duen hautatzeko
tenorean dudarik izanen.
E.S.
- Ez zuen etorriko zenik esan, hala ere, denak geunden horren esperoan.P. elkartua, juntatua, aurkaritza
- Garaiz ailegatuko ote zen galdetzen nion neure buruari eta hala izan zedin nahi nuen.M. P. zehar galdera M. P. konpletiboaP. elkartua, juntatua, emendiozkoa
- Izan ere, gutxitan ikusten da horren planta ona duen mutilik, horren itxuroso dabilenik.M. P. erlatibozkoa
P. elkartua, juntatua, alborakuntza
- Aukera izanez gero nirekin dantzatzeko eskatuko diot.M. P. baldintzazkoa M. P. konpletiboaP. elkartua
- Hori da.P. bakuna
- Sartzen delarik eskutik oratu eta dantzan jarriko dut.M. P. denborazkoaP. elkartua
- Hori lortze aldera, ordea, esfortzu handia egin behar nuen, ni bezain ederrak ez izanagatik, beste hamaika zeuden-eta nik agertu asmoa bere egin gogoz. M. P. kausazkoaP. elkartua, juntatua, aurkaritza
8. Dena den, hain naiz liraina non ez duen
hautatzeko tenorean dudarik izanen.
- P. konpletiboa M. P. konpletiboa
P. elkartua
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina