|
EGOERA
|
ERRANAIRUA
|
|
Presidentea
mutur aurrean jarri zaio eta aurpegira begiratuz, berari buruzko
iritzi txarra agertu dio batere arazorik gabe
|
Ez du mingainean herdoilik
|
|
Urte
osoan ibili da Mikel lanean maila igotzeko prestatzen; ikastaroak
egin, txostenak aurkeztu, ordu gehigarriak bete… azken unean,
halere, nagusiaren ilobari eman diote igoera, batere merezi gabe.
|
Jokalaririk hoberena pilotarik gabe
|
|
Teilatuan teila bat hautsi da eta ura sartzen da. Mikel teilatura
igo da hura konpontzeko asmoz, baina teilatua zanpatzean beste
hamaika teila hautsi ditu.
|
Tximistatik atera eta ostotsera erori
|
|
Mikelek lagunari esan dio sobera mintzatzen dela. Hala ere, Mikel
zinez kalakariagoa da eta gainera oihuka jardutea maite du.
|
Otsoa artzain
|
|
Mikel jo eta su ibili da neska baten gibeletik, hura erakarri
asmoz, baina alferrik izan da eta orain arras goibel dago.
|
Askoren astoa goseak hil
|
|
Mikelek irakasleari atzo medikuarenean izan zela azaldu dio eta
horregatik ez zela eskolara joan. Irakaslea aitarekin mintzatu da
eta egia ez zela ikusita, bertan zigortu du.
|
Gezurrak adarrak laburrak ditu
|
|
Mikelek bere burua zuzendari izendatu du. Kideak ez daude sobera
ados, baina Mikelek horren berri galdetu dienean inork ez du
hitzik esan.
|
Entzun eta isil, baiezko biribil
|
|
Mikel beti oso mutiko zintzoa izan da, baina azpijokoetan beste
inor baino trebeagoa eta mingarriagoa dela jakin duzu
|
Otsoa artzain
|
|
Mikelek uko egin dio zuen lanpostuari, lagun batek laster hobea
eskainiko diola agindu baitio. Krisia dela-eta eskaintza bertan
behera geratu da eta Mikel langabezian da orain.
|
Eza, harria baino gogorragoa
|
|
Mikelek etxea eta lana kendu dizkit, baina hori ez da horrela
geratuko
|
Odolkiak ordainetan
|
|
Mikel, liburua argitaratu diotenetik Shakespeare bailitzan
ibiltzen da karrikan barna
|
Ez izan eta
bai uste
|
|
Autoa bost lagunen artean erosi dute Mikelek eta bestek. Handik bi
hilabetetara zeharo hondatua et zahartua dago.
|
Askoren astoa goseak hil
|
|
Mikel oso ikasle txarra izan da beti, baina, kostata bada ere,
ikasketak amaitu eta orain irakasle dabil.
|
Hobe da txori bat eskuan ehun hegan baino
|
2016(e)ko abenduaren 27(a), asteartea
ERRANAIRUAK 2
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina