Berria.eus

2016(e)ko abenduaren 26(a), astelehena

PERPAUSAK 1

PERPAUS MOTAK identifikatu. ARIKETA

MENPEKO PERPAUSA PERPAUS NAGUSIA
  1. Arratsaldean etorri ezean, ezin joango gara.
      Elkartua, menpekoa, aditz lagunaren izenordaina, baldintza
  2. Asko gustatzen zait garagardoa, baina ardoa edanen dut.
      Elkartua, juntadura, aurkaritza
  3. Bost euroko billetea oso txiki eta itsusia da.
      Perpaus bakuna
  4. Ez da Gasteizen egon, hiria oso ongi ezagutzen badu ere.

      Elkartua, menpekoa, aditz lagunen ordezkoa, kontzesiboa
  1. Ez duzue jolastea maite, ezta ikustea ere.
      Elkartua, juntatua, emendiozkoa
  2. Gaur ikusitako mutila oso ongi ezagutzen dudala uste dut.
      Elkartua, menpekoa, ISren ordezkoa, konpletiboa
  3. Ikusi duzun ala ez jakin nahi dut.
      Elkartua, menpekoa, ISren ordezkoa, zehar galdera
  4. Internet gustuko dut, asko ikasten dudalako.
      Elkartua, menpekoa, aditz lagun ordezkoa, kausazkoa
  5. Mikel deitzeko esan diot.
      Elkartua, menpekoa, ISren ordezkoa, konpletiboa
  6. Mikelek gaur goizean zazpi liburu berri irakurri ditu.
      Perpaus bakuna
  7. Zu etorri bezain laster joanen naiz.
      Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, denborazkoa
  8. Zuk tontakeriak esan arren, ez zara batere barregarria.
      Elkartua, mepekoa, Ad. lagunaren ordezkoa, kontzesiboa
  9. Hain gizena zen ez baitzen atetik sartzen.
      Elkartua, menpekoa, Ad. Lagunaren ordezkoa, kontsekutiboa
  10. Berandu etorri da, nahiz hamaika aldiz garaiz etortzeko erran diodan.
      Elkartua, menpekoa, Ad.lagunaren ordezkoa, kontzesiboa
  11. Lana bukatu ondoan etxera joan eta ohatzean sartu zen.
            Elkartua, menpekoa, Ad.lagunaren ordezkoa, denborazkoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina