Berria.eus

2016(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

KI HANPADURA 2

KI” HANPADURA:

  • “Ki” aditzen bukaeran jartzen den hanpadura da, aditza indartzeko.
  • Kasu batzuetan soilik erabil daiteke “ki” aditzen ondoren:
      1) Aditzaren aspektua puntukaria denean
      • Aditza trinkoa denean
      • Aditzan “ari” dagoenean
      2) Aditz horiek menpeko perpausak ez direnean.

OHIKOENA, HITZ HAUEKIN EGOTEA DA:

    • Ageri - Ari - Bizi
    • Nahi - Behar - Uste


DEBEKATURIK “KI” ERABILTZEA:

  • Menpeko perpausa denean
  • Aditz batzuekin:
      • Egin - Esan - Ezagutu
      • Entzun - Eman - Maite

TESTUAK 2

TESTUA:

  • Komunikazio asmo bat behar da, esaldi bat testua da. Ongi kohesionatua badago.
Testua ona izateko gauza batzuk beharrezkoak ditu:
  • Egokitasuna
  • Koherentzia
  • Kohesioa
  • Zuzentasuna
  • Estilistika (plus bat bezalakoa da, hau egon ezean, testuari ez dio zuzentasuna kentzen)

  1. EGOKITASUNA:
    Testuinguruaren ezaugarriak ezagututa egokitu. Ez da berdin lagunen artean edo ofizinan; testuinguru desberdina, egokitasun desberdina. Modalizazioa, jarrera, desberdinak dira, hots, subjektiboak edo objektiboak.
        - Hartzailea
        - Hartzailearen rola
        - Igorlea
        - Igorlearen rola
        - Kanala (ahozkoa/idatzizkoa)
        - Erregistroa (hizkuntza maila; jasoa, estandarra edo kolokiala/ euskalkia edo batua)
        - Komunikazio asmoa: Konbentzitzea, azaltzea, kontatzea, deskribatzea.
  1. KOHERENTZIA:
    Informazioaz eta honen zentzuaz arduratzen dena. Egiturak lotura semantiko ona izateaz.
        - Informazioa: Kantitatea (zer esan behar eta zer ez) eta kalitatea
        - Egitura: Edukia nola antolatu eta nola lotu.
  1. KOHESIOA:
    Lotura fisikoaz, perpaus motak, nolakoak. Lokailuak eta antolatzaileak. Deiktikoak...
    - Anafora/katafora.. - Sinonimoak - Erreferentziak...
  2. ZUZENTASUNA:
    Hizkuntzaren arabera arauak ongi erabiltzea.
        - Gramatika
        - Puntuazioa

TESTU ANTOLATZAILEAK 4

DISKURTSO MARKATZAILEAK:

  • Testuaren barruan, hainbat eratako loturak aurkitzen ditugu. Horiek diskurtsoaren markatzaileak dira. Funtzioaren arabera, 3 mota bereizten dira:


  1. LOKAILUAK: Elkarren ondoko unitateak jartzen dituzte harremanetan. Horrela, haien arteko erlazio semantikoa adierazten da (aurkaritza, emendiozkoa, ondorioa...)
  2. DISKURTSOAREN FOKALIZATZAILEAK: Haien ondoren datorren unitateari eragiten diote.
  3. TESTU ANTOLATZAILEAK: Testuaren egitura edo haren zati batena antolatzen dute. Hauekin, testu hasiera eta bukaera adierazten dira. Bestela, testuaren edukiak zatika eta era ordenatuan aurkez daitezke.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Testu bat egituratzerakoan, 3 zati dituela hartu behar dugu kontuan.
  • Hasiera (lehenik, batetik, ezer baino lehen...)
  • Jarraipena (ondoren, bestetik, jarraitzeko...)
  • Bukaera (amaitzeko, ondorioz, azkenik...)
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Gai bati erreferentzia egiteko:
  • -I dagokionez
  • -ela eta
  • -ekin lotuta


Testuan beste batzuk adierateko loturak ere badaude:
  • Nork bere iritzia adierazteko
  • Ziurtasuna adierazteko
  • Ziurtasun eza adierazteko
  • Balioespenak egiteko
  • Aurkakotasuna adierazteko
  • Adibidea emateko
    ---------------------------------------------------------------------
  • Aurretik esandakoari erreferentzia egiteko - Lekua adierazteko
  • Ondoren datorrenari erreferentzia egiteko - Denbora adierazteko
  • Informazioa eransteko
  • Arrazoiak eta ondorioak adierazteko
  • Zerbait beste modu batera esateko
  • Zerbait zehazteko
  • Laburbiltzeko

GALDEGAIA / MINTZAGAIA 3

GALDEGAIA/ MINTZAGAIA:

Perpausek orden neutro bat izaten dute. Hau zerbait garrantzitsuagoa ez denean erabiltzen da.
Subjektu + objektu (beste guztia) + aditza (SOA)

  • Mintzagai / galdegai perpausetan ordena adierazten dute.

GALDEGAIA:

    • Zerbaiti besteari baino garrantzi handiagoa eman nahi diogunean, galdegaiaz ari garaeta beti aditzaren aurrean jartzen da. Perpausean azpimarratu nahi den elementua da.
    • Informazio berria da galdegaia. Eta galderaren erantzuna da, perpausa horrela izateko galderari.
    • Perpausek beti ez dute galdegairik.
    • Aditza, perpausaren galdegaia izan daiteke:
          1. “Egin” aditzaren tartean; etorri egin naiz adib.
          2. Aditza trinkoa denean, galdegaia izateko bi modu:
              1. Etorri badator (Aditza + “ba”-rekin aditzaren trinkoa)
              2. Badator (“Ba” aditz aurrean jarriz).

MINTZAGAIA:

  • Galdegaia ez den guztia mintzagaia da.
  • Mintzagaiaren zati bati enfasi berezia eman nahi diogunean, mintzagai hanpatuaz ari gara.
  • Mintzagaia, informazio zaharra da.
    • Mintzagai hanpatua: Beti esaldi hasieran jartzen da eta bere ondotik koma.

Perpausak:

Mintzagai hanpatua Galdegaia Aditza Mintzagaia

  • Ongi, lehen proba idatzi dut. (Zer idatzi dut ongi?)
  • Ni gaur lanera, oinez etorri naiz nire lagunekin hizketan. (Nola etorri zara lanera gaur?)
  • Ni oinez etorri naiz gaur lanera. (Nola etorri zara lanera gaur?)

PERPAUSAK 8

PERPAUSAK:

  1. BAKUNAK:
        Aditz bat
    * Ni goizean nire lagunarekin gosaldu dut.
  2. ELKARTUAK EDO KONPOSATUAK:
    Aditz bat baino gehiago
a) Juntatuak:

      • Emendiozkoa (eta)
      • Hautazkoa (edo)
      • Aurkaritzazkoa (baina)
      • Alborakuntza (,) beste lokailu batengatik alda daitekeenean
b) Menpekoak:

      • Konpletiba (“hori”-ren ordez ordeztu ahal) + “ela” bukaeran + izena sartzen da.
      • Zehar galdera (ote/ea/zer) *Zer egin duzun jakin nahi dut
      • Erlatibozkoa (-n/-tako/-riko... du bukaeran, guztia kenduz esandia zentzua izaten jarraitzen du) + izena ez da sartzen.
      • Denborazkoa (noiz)
      • Helburuzkoa (zertarako)
      • Moduzkoa (bezala, nola)
      • Kausazkoa (zergatik)
      • Kontzesiboa (arren, nahiz eta, bada ere...)
      • Kontsekutiboa
      • Baldintzazkoa
      • Konparaziozkoa

ADITZA LANTZEN 5

ADITZA:

PERTSONA MORFEMAK:
Nik---Na
Zuk---Za
Hark--D
Guk---Ga
Zuek--Za
Haiek--D

INDIKATIBOA:
ORAINA IRAGANA
NOR Naiz Nintzen
NOR-NORI Natzaizu Nintzaizun
NOR-NORK Ditut Nituen
NOR-NORI-NORK Diogu Genion


BALDINTZA:
ONDORIOA:
Indikatiboko iraganetik abiatuz “BA” hasieran gehitu eta bukaerako -(e)n kendu.
Baldintzatik abiatuz, hasierako “ba” kendu eta bukaeran “ke” ipini. Sistema NOR denean, bukaeran “teke”
Banintz
Nintzateke
Banintzaizu
Nintzaizuke
Banitu
Nituzke
Bagenio
Genizkioke

AHALERA:

NOR
  • Naiteke
  • Zaitezke
  • Gaitezke
  • Zaitezkete
NOR-NORI

Pertsona morfema + KI + beste pertsona morfema + KE
(Nor) (Nori)
*Zakidake: zu-niri

NOR-NORK

Pertsona morfema + -zake + pertsona morfema
(nor) (it) (te) (nork)
        * Nazakezu: zuk-ni
NOR-NORI-NORK:

Dieza(zki) + pertsona morfema+ KE + pertsona morfema
(nor) (nori) (nork)
        * Diezaieket: Nik-haiei-hura

SUBJUNTIBERA:

BETI BUKAERAN “N” DU, BAI ORAINALDIAN ETA BAITA IRAGANEAN ERE

Bi modu daude subjuntibera lortzeko:
      1. Ahaleratik pasa: Ahalera hartu eta bukaerako “ke” kendu eta “-(e)n” jarri.
        *Zakidake---zakidan
        *Nazakezu---nazazun
      2. Sistemak kontuan izanda:
        NOR
ORAINA
IRAGANA
Nadin
Nendin
Zaitezen
Zintezen
Dadin
Zedin
Gaitezen
Gintezen
Zaitezten
Zintezten
Daitezen
Zitezen

NOR-NORI
Indikatiboko aditzari, “-tza”-ren lekuan “ki” jarri.
Perts.morf + ki (zki) + perts. Morf + N
*Natzaio--nakion--nenkion: ni-hari
NOR-NORK
Indikatiboko aditzean, “u”-ren ordez, “-(e)za” jarri
*Zaitut--zaitzadan: nik-zu
*Gaituzu--gaitzazun: zuk-gu
NOR-NORI-NORK
Indikatiboko morfemak errespetatu eta “-ieza” sartu.
*Dizuet--Diezazuedan
*Zenizkigun--Zeniezazkigun

ELKAR 1

Elkar ariketa 1


1.- Erabakien bidez erdietsi nahi lituzkeen helburuak hauek dira: euskalkiak ez daitezen elkarrengandik gehiago urrun eta alden, lehenik; ahal daitekeen neurrian, elkar bil daitezen, gero.
2.- Baina zer gertatu zen? Zabartuaz joan ziren gurasoak, zerurako bidea umeei erakustean, eta Adamen umeak, elkarrekin lehian bezala, hasi ziren atsegin lotsagarrien ondoren.
3.- Ingelesez ere maizegi gertatzen den bezala, ikus daitezke gure artean, elkarrengandik urrun ez dabiltzala, elkarrizketa, elkar-izketa, eta, agian, elkar hizketa; hitzegin, hitz-egin eta hitz egin.
4.- Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren inpresioak kontatu genizkion elkarri.
5.- Hala dirudi, ezin garela geure paperetatik atera, kosta egiten zaigula gidoitik atera eta elkarren artean zinez mintzatzen hastea.
6.- Behartua dago gurasoa zortzigarren lekuan, ume eta mirabeei eragoztera bekaturako bide eta arriskuetan ibiltzea, nola den arratsetan berandu etxeratzea, batez ere emakumeak; lagun gaiztoekin biltzea, neskatxa eta mutilen batzarreak diren etxeetara joatea, ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin bakarrik egotea.
7.- Aspaldi haserre egondako jendearen arteko besarkadak ikusi genituen manifestazio erraldoian, eta euskaraz bi hitz baizik ez dakizkien jendea haiexek erabiltzen zituela, elkarren artean agurtzean.
8.- Ez daude, nabari da, Txinakoaren antzeko harresiz elkarrengandik bereziak, bai baitira, urri edo ugari, pipa hartzen duten apezpikuak ere.
9.- Jauna: nahi du bada umeak kutxan gorderik edukitzea? Ez, baina bai, neskatxak eta mutilak elkarrekin batzarreak etxeetan ez egitea, zeren bestela bekatu asko hemendik etorriko diren, dela gogoz, dela hitzez, dela keinadaz.
10.- Denbora puska bat zeramatenean elkarrekin ekinean eta lurrean piririka, zentinela karlistak Martin Saldias horma baten kontra zokoratu eta herio-kolpea ematera prestatu zen.
11.- Begira ezkontzeko hitzak emanik edo ustean dagoen alaba horri utzi diozun bere ezkutariarekin egoten nahi duen eran, zeuregan esaten duzula: zaudete; bada gero ere elkarrekin bizi behar duzue. Ah guraso zorigaiztokoa! Zure gainean izango dira zure alabaren bekatuak.
12.- Berez bezala dator horrexegatik, ezer behartu eta bihurritu gabe, Urte-giro haiek eta Egunkari hau elkar berdintzea nahiz formari nahiz mamiari dagokionez, elkarrengandik hain guztiz beste direlarik ere.
13.- Elkarri agur esan eta Saldias jauregirantz abiatu zen.
14.- Basoa ez zen oso itxia, horrenbeste terreno libre ikusi eta zuhaitzek elkar errespetatzea eta batak besteari tokia uztea erabaki balute bezala.
15.- Ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin hitz egiten egotea Baionako apezpikuaren mendeko elizetan apezpikuak bakarrik barkatzen duen bekatua da.
16.- Urteak joan ahala, euskalkiak bereizten eta elkarrengandik urruntzen ari dira, edozein hizkuntzaren dialektoak bezala.
17.- Hantxe, halaber, Irurtzungo edo inguruko herrietako neskatilak, elkarren artean irrika eta beraien ardurapean utzitako umeekin jolastuz.
18.- Orduan, aspaldiko partez, ama, ahal bezain amultsuki ene bi besoen artean hartu nuen eta gure bi matelek elkar ukitzen zutelarik, ene negar-anpuluek harena busti zuten. Elkar sustengatuz joan ginen sukalderaino, isil-isila.
19.- Ezkonduen bizimodua gurutze txit astun eta samina da berez, eta burdinazkoak dira honen kateak, baina urrezko bihurtuko direla dio, ezkonduek elkarren artean, dagokien bezala, maite badute.
20- Luze gabe, elkarren aurrean geunden, arrain zopa jaten biok, botila ardoa aurrean.
21.- Beharrak eta indarrak batera joerazten ez gaituzteino, eta txorakeria litzake orduan euskaldun guztiak giputzon esanera egongo direla sinestea, atzera begiratu behar dugu, euskalkiak are gehiago elkarrengandik bazter ez daitezen.
22.- Pentsatu nuen, gosaldu gabe, berehala arditegira joanen nintzela... eta lanean hasiko, baina ordu berean ama sukaldetik atera zen eta uste baino lehenago elkarrekin gurutzatu genuen.
23.- Onginahi eta amodio hau aipatzen bada ezkonduak biziko dira, zakurra eta katua, elkar loturik, biziko liratekeen bezala.
24.- Haien arteko eztabaida oso lasaia izan zen, eta arrazoi osoa eman zion Ali Beyren baieztapenari: «arabiarrek adeitasun handiz tratatzen dute elkar zeinahi egoeratan».
25- Elkarrengandik hurbil samar daude bi misioetxe horiek; bertako misiolariek maiz joan behar izaten dute elkarrekin; eta hargatik, Pingliangeko prefekturaren zokorik baztertuenean dauden bi etxe horien artean hartu-eman handia izaten da.
26.- Hedabide beraren soldatapekoak izanak ginen urte batzuk lehenago. Ongixko hartzen genuen elkarrekin antzinako denboretan.
27.- Emakume ezkonduak egin behar duen laugarren gauza da setaren grina hilduratzea edo hezteko neurri egokiak hartzea; bestela laster itzaliko da ezkonduek elkarri zor dioten onginahi eta amodioa: ez da bakerik zurekin izango, eta nork eta nola igaroko du bere bizitza guztia zu bezalako zirauna bere aldean daukala?
28.- Alta, begiratu balit, ez ote nion zorroa hustuko? Baina ez zen tokia, ez eta momentu egokia. Beraz, bata ala bestea, mutu egon ginen elkarrekin errespetuz eta bereziki errespetatu nahi genuelakoz lurrez estaltzen ari ginenaren memoria.
29.- Uste ez bezalako aldakuntzak dakartzate berekin urteek. Loidi aspaldiko ezaguna dut. Haurretandik ez gara elkarrengandik urruti ibili Errenterian.
30.- Irailaren lehenengo egunetan abiatu nintzen nire barrutiaren iparraldea ikertzeko asmotan. Ahal banezakeen, Txinako harresi handiaren iparralderaino igarotzeko asmoa nuen, Gobiko misiolariekin elkarren aditurik, deabruari ipar eta hegoaldetik astinaldi gogorra emateko.

ERRANAIRUAK 3

ERRANAIRUEKIN TESTUA:

Abendua zen, azterketak urtarrilean ziren, globalak. Oraindik ez zuen ezer egin, mutikoak ez zituen liburuak ireki eta gaiak prestatzen ez zen hasi, ez zekien ezer. Gabonak laister iritsi behar ziren eta familia ikusi nahi zuen, bere lagunekin afaldu eta festaz atera. Horretarako, hortzez eta aginez lanari lotu behar izan zion. Horrela, gabonak iritsi baino lehen, gai guztiak ezagutzen zituen eta bakarrik errepaso txiki bat egin behar izan zuen gabonetan. Bere familiaz eta lagunetaz gozatu izan ahal zuen. Azkenean, urtarrilean asignatura guztiak lehenengoan gainditu zituen, halaber nota onekin.

ERRANAIRUAK 2

EGOERA
ERRANAIRUA
Presidentea mutur aurrean jarri zaio eta aurpegira begiratuz, berari buruzko iritzi txarra agertu dio batere arazorik gabe
Ez du mingainean herdoilik
Urte osoan ibili da Mikel lanean maila igotzeko prestatzen; ikastaroak egin, txostenak aurkeztu, ordu gehigarriak bete… azken unean, halere, nagusiaren ilobari eman diote igoera, batere merezi gabe.
Jokalaririk hoberena pilotarik gabe
Teilatuan teila bat hautsi da eta ura sartzen da. Mikel teilatura igo da hura konpontzeko asmoz, baina teilatua zanpatzean beste hamaika teila hautsi ditu.
Tximistatik atera eta ostotsera erori
Mikelek lagunari esan dio sobera mintzatzen dela. Hala ere, Mikel zinez kalakariagoa da eta gainera oihuka jardutea maite du.
Otsoa artzain
Mikel jo eta su ibili da neska baten gibeletik, hura erakarri asmoz, baina alferrik izan da eta orain arras goibel dago.
Askoren astoa goseak hil
Mikelek irakasleari atzo medikuarenean izan zela azaldu dio eta horregatik ez zela eskolara joan. Irakaslea aitarekin mintzatu da eta egia ez zela ikusita, bertan zigortu du.
Gezurrak adarrak laburrak ditu


Mikelek bere burua zuzendari izendatu du. Kideak ez daude sobera ados, baina Mikelek horren berri galdetu dienean inork ez du hitzik esan.


Entzun eta isil, baiezko biribil


Mikel beti oso mutiko zintzoa izan da, baina azpijokoetan beste inor baino trebeagoa eta mingarriagoa dela jakin duzu
Otsoa artzain
Mikelek uko egin dio zuen lanpostuari, lagun batek laster hobea eskainiko diola agindu baitio. Krisia dela-eta eskaintza bertan behera geratu da eta Mikel langabezian da orain.
Eza, harria baino gogorragoa
Mikelek etxea eta lana kendu dizkit, baina hori ez da horrela geratuko
Odolkiak ordainetan
Mikel, liburua argitaratu diotenetik Shakespeare bailitzan ibiltzen da karrikan barna
Ez izan eta bai uste
Autoa bost lagunen artean erosi dute Mikelek eta bestek. Handik bi hilabetetara zeharo hondatua et zahartua dago.
Askoren astoa goseak hil
Mikel oso ikasle txarra izan da beti, baina, kostata bada ere, ikasketak amaitu eta orain irakasle dabil.
Hobe da txori bat eskuan ehun hegan baino

KI HANPADURA 1

Hurrengo esaldi eta pasarteak aztertu eta gaizki dagoena zuzendu
1.- Anaiak holako lanik ez zituela nahi jakinarazi zion.

2.- Bizikleta behar ez zen bidetik ibilki eta autoak harrapatu!

3.- Herrian ikusi zidaten atzo eta gaur haiekin joateko erran naute.
4.- Ama pentsatzen dago zer egin behar duen bihar bazkaltzeko.
5.- Neronek liburua erosi nuen Xalbadorren.
6.- Apez bezala egon ziren bi urtez Bidankozen.
7.- Horiek ere dakite Anderrek zergatik suspenditu du.
8.- Futbol jokalarietaz mintzatzen pasatzen du eguna, batere mugitu gabe.
9.- Aitak sukaldea garbitzea esan zion, baina kasurik ez.
10.- Horien artean bada mutil bat dela nire lehengo ikaskidearen oso laguna.

11.- Berueten omen zegoen gizonen bat inguruotan denak ikaratzen zituena, borrokalari fama zuena. Bordaberrik berak ere ez zuen polita izan behar eta, jakinki gizon horren berri, eta ikustera joateko aiherrak (irrikitan) egoki aspaldian!

12.- Gazta jan dut, eta ere bai haragia.
13.- Neska hura hementxe gelditu egin zen.
14.- Kalean ikusi diet goizean baina ez diet deus ere erran.
15.- Petra Mari nire ikastolako irakasle bat da.
16.- Jakinarazi zion libururik ez zituela ekarri.
17.- Badut lagun bat dela Irurtzungoa.
18.- Irakasle bezala egon zen bi urtez Erratzun.

19.- Bista ona edukiki, baina ezin elkar ikusi!

20.- Irailak 14 etorriko zela erran zuen, baina ez etorri!
21.- Asko oroitzen naiz urte hartan ezagutu nuen mutil batetaz.
22.- Deitu eta deitu ari naiz, baina inork ez erantzuten!

23.- Beti ereta (‘rollo’) berarekin ari da, beste batean ez duela onartuko, baina unea iristen denean beti baietz erraki ergel horrek!

Beti ereta (‘rollo’) berarekin ari da, beste batean ez duela onartuko, baina unea iristen denean beti baietz erraki ergel horrek!

24.- Donostitik Zarautzera hogei eta bost kilometro daude.
25.- Ez zuela nahi esaten zuen, ez zuela hartu behar, baina edari hura gustatzen eta azkenean hartu! 26.- Ingelesez mintzatzera ikasi zuen Londresen, sei hilabeteetan.
27.- Hori beti besteetaz baliatzen da nahi duena lortzeko.
28.- Han feria ikusten genbiltzan, eta halako batean hor ikusten dugu jendea dena ijito bati makilekin kristorenak ematen. Zer ote zen eta, kartera lapurtzen bati ari zela, besteak ikusi! Jo garrotearekin, eta eskuan zeukan kartera kendu omen zion!
29.- Mirari zegoen pentsatzen gauzak ez zituela ongi egin.
30.- Gaizkixe da gure mutikoa orain!
31.- Mikelek bazuen lagun bat zela unibertsitateko langilea.
32.- Zazpi egun honetan ez du begirik itxi!
33.- Aita badago gaixorik, ospitalean.
34.- Alkate aitaren lehengusua izan zen luzaz.

35.- Gaur ez dut batere asmatzen, ez dago gauzak zuzen egiteko modurik! Astelehena izaki!

36.- Hobe da kurtsoan zehar lan pixka bat egitea ezen ez gero uda ikasten pasatzea.
37.- Garagardoa Ikerrek, gustu-gustura edan egin zuen.
38.- Esan zion lan hura egitea, baina besteak ez zuen egin.
39.- Lehen aldia da prozedura hori erabiltzen dela.
40.– Urtzi dago etxean.

41.- Ez erosteko esan nien, garestiegia zela, baina eroski zozo haiek!
42.- Jatera eman zion, baina ezin zeun deus irentsi, hain zegoen ahul.
43.- Ergel hark denda non zegoen ez genekiela uste zuen, baina guk jakin eta jokoa erosi!

44.- Hemendik ederki ikusiki Mikelen etxea! Han da, gain hartan.

45.- Merkatuan ogia erosi eta berehala joanen naiz etxera, zu egon lasai.
46.- Zuk gauzak beti gaizki azaltzen! Hola ez dago deus ere egiterik hemen!
47.- Hau honela izan eta gabiltza hain ardura gutxirekin!

48.- Erretzeko beroa ari zuen eta berokia jantzirik ekarki ergel hark!

49.- Nago ez ote den hobe deus ez egin eta esperoan gelditzea.
50.- Baina hurrengo aukera zetorkionean agur agindu onak!, agur asmo ederrak!, behingoa ezer ez zela eta, berriz ere berera eta lehenera. Arimaren etsaiak bakoitzean behin baino ez du eskatzen. Hark jakin behin askok egiten dutela beti !
51.- Tiroa ez egiteko agindu zion tenienteak, baina ez zion aditu.
52.- Ez ibiltzen da ez ibiltzen uzten du.
53.- Nire irudiko oporretan askoz ere hobe gaude klasean baino.

54.- Hala, pixka bat egon nintzen haien bertsoak aditzen, eta ni ere lotsagabea izaki, eta gogoan daukat nola bota nuen aurreneko bertsoa, eta handik aurrera sekulako saioa egin genuen.

55.- Ez erosteko esan nien, garestiegia zela, baina eroski zozo haiek!

56.- Mirenek du aukera gauzak zuzen egiteko.

57.- Ez nuen uste, baina ageriki gure herria hemendik!

Ongi dago

58.- Daude franko izorratuak, baina ez ditugu botako.
59.- Jakin banu ez nintzen herrira joanen!
60.- Ariketa hariek klasean lan ditzakegu, ongi ikasi arte.

2 BAKARRIK EGIN DITUT SAIATU NAIZEN ARREN, EZ NEKIELAKO.

GALDEGAIA / MINTZAGAIA 2

Ariketa – Mintzagaia eta galdegaia

Perpaus hauetan, erran: 1) zein den galdegaia; 2) zein den mintzagaia; 3) mintzagaia hanpatua den ala ez.
Horiek zehaztu baino lehen, pentsatu perpausaren hitz-ordena markatua den.

1.- Mikelek atzo esnea edan zuen. (SOA)

2.- Mutiko hark euskaraz ongi zekien. (SOA)

3.- Mutiko hark ongi euskaraz zekien. (SOA)

4.- Nik hura banekien. (SOA)

5.- Aitatxi erori egin da. (SA)

6.- Madrilgoek Haritz pozik ikasketaburu izendatu dute. (SOA)

7.- Gerrillarien burua Ruandako armadak harrapatu du. (SOA)

8.- Anek oinetako berriak ahizparendako erosi ditu. (SOA)

9.- Liburuaz gustura mintzatu ginen atzo hitzaldian.

10.- Gu, atzo, hitzaldian, gustura liburuaz mintzatu ginen. (SOA)

11.- Ainarak goxokiak bere lagunarendako erosi ditu. (SOA)

12.- Gure aita zenak ahal zuen guztietan antxumekia jaten zuen. (SOA)

13.- Zinegotzi Mikelen adiskidea egon zen Aritzun. (OSA)

14.- Horrek euskara ederki daki. (SOA)

15.- Haiek euskara bazekiten, jakin.

16.- Nerea gelditu da etxean. (SAO)

17.- Erositako liburuak, Pellok Mireni utzi zikion atzo.

18.- Zuek ongi lehengo urteko lana egin zenuten. (SOA)

19.- Maindirea garbigailuan urratu zitzaion amari. (SOA)

20.- Ikasleek errektoreordeari irakasle haren jokaera okerra azaldu zioten.

21.- Jon kalean erori egin da. (SOA)

22.- Haiek dirua, ekarri, bazekarten. (SOA)

23.- Gu mintzatzen gara euskaraz holako lekuetan. (SAO)

24.- Dirua galdu zuen Mikelek atzo. (OAS)

25.- Osasunak aise partidak galtzen ditu. (SOA)

26.- Xalak Titini Donostiako Galarragan irabazi zion partida igandean. (SOA)

27.- Usakumea, ongi, Armairuko Mendialdea jatetxean egiten dute. (SOA)


28.- Hizkuntza zaila alemana iruditzen zitzaion mutil hari. (SOA)

29.- Mutikoek lanak irakasleari aurkeztu dizkiote arestian. (SOA)

30.- Lehengo eguneko hitzaldian nahasi egin nintzen ni. (OAS)

PERPAUSAK 7

Egizu hurrengo testu ttipien analisia

Guk aldaketa gauza dadin (M. P. Helburuzkoa) justizia trantsizionala landu nahi dugu, baina (P. Elkartua. Juntatua Aurkaritza) ez dute onartzen. Estrasburgoko auzitegitik horri buruzko ebazpen asko etorri dira, auziak ez direla (behar bezala) tratatu (M. P. konpletiboa) (M. P. Moduzkoa) esaten dute.

Guraso erdaldunez osatutako (M. P. Erlatibozkoa) taldeetan, euskararekiko jarrera positiboa dute (P. N.) denek. Euskaraz
ikasteko (M. P. Helburuzkoa) klaseetara joaten dira eta dakiten apurra erabiltzen dute, nahiz eta ez den erraza.(M. P. kontzesiboa). (P. E. Juntatua. Emendiozkoa)

Guraso etorkinekin izandako (M. P. Erlatibozkoa) elkarrizketetan ageri da euskararekin ez dutela (M. P. Konpletiboa) izan harremanik. Euskaraz jakitea (M. P. konpletiboa) ezinbestekoa iruditzen zaie seme-alabei lagundu ahal izateko, (M. P. Helburuzkoa) baina (P. E. Juntatua, aurkaritza) gero ez dira gai.

TESTUAK 1

ZENBAT URTE BIZIKO GARA?

Biologia aldizkarian Gorka Orive Arroyok idatzitako “Zenbat urte biziko gara?” testuan, egilea aldi berean igorlea da eta honen kasuan gaian aditua da, farmazian doktorea delako. Testuan Oriveren rola dibulgatzailea da. Bere asmoa objektiboki bizi itxaropenari buruzko informazioa ematea da; hau da, informazioa ematea besterik ez.

Horretarako testuaren hasieran eta bukaeran 3. pertsona orainaldian erabiltzen du. Nahiz eta testuko beste zati guztian 1. pertsona pluralean erabi. Hau testu osoan zehar hartzailea aktiboki agertzeko egiten du eta horrela honen presentzia ikustarazi, honen atentzioa bereganatzeko.

Testu hau maila akademiko on bat duen euskaldun batentzako pentsatua dago. Edonork ezin izango luke testu honetan aipatzen diren gauza guztiak ulertu. Orive Arroyok euskara batua erabiltzen du, maila estandar batean. Kanala idatzia da.

Lehen esan dugun bezala, azalpenezko testua da, informazioa zabaltzea du helburu eta horregatik logikoa denez, ez da modalizaziorik agertzen.

Woody Allen aipatzen du behin, beraz, testuan polifonia dago. Ez da soilik idazlearen ahotsa entzuten. Aldi berean, intertextualitatea dagoela esan dezakegu.

TESTU ANTOLATZAILEAK 3





PERPAUSAK 6

TESTU HONETAKO PERPAUSAK AZTERTU:

Soroetan lan egiten duten laborariek beti egin nahi izaten dute esnea eta gasna baina hau ez da beti posible. Gazteek ikusten dute lanean duten egoera eta horregatik nahiago izaten dute hirira lan egitera joan, soldata hilabetero izateko. Horrela ez dira hirietan gelditzen eta azken haue pairatzen dute bestela pairatuko ez luketen egoera aski bitxia: Ez dute gazterik, nahiz eta mendietan eta larreetan baden denentzako lana. Jendea herrietan geldi dadin lan politika eraginkorrak martxan jarriko direnean ikusiko dugu zer gertatzen den. Bitartean, zagarrek lehenago iragarri bezala, basamortu bilakatu dira gure herriak, jendea lasai bizitzeko toki hutsa.

  1. Soroetan lan egiten duten laborariek beti egin nahi izaten dute esnea eta gasna baina hau ez M.P. erlatibozkoa da beti posible.
        P. elkartua, juntata, aurkaritza
  1. Gazteek ikusten dute lanean duten egoera eta horregatik nahiago izaten dute hirira lan
M. P. erlatibozkoa
    egitera joan, soldata hilabetero izateko.
    M. P. konpletiboa M. P. helburuzkoa
        P. elkartua, juntatua, emendiozkoa
  1. Horrela ez dira hirietan gelditzen eta azken haue pairatzen dute bestela pairatuko ez luketen egoera aski bitxia. M. P. erlatibozkoa
      P. elkartua, juntatua, emendiozkoa
  1. Ez dute gazterik, nahiz eta mendietan eta larreetan baden denentzako lana.
                M. P. kontzasiboa
      P. Elkartua
  1. Jendea herrietan geldi dadin lan politika eraginkorrak martxan jarriko direnean ikusiko dugu
    M. P. helburuzkoa
          M. P. denborazkoa
    zer gertatzen den.
      M. P. zehar galdera
              P. elkartua
  1. Bitartean, zaharrek lehenago iragarri bezala, basamortu bilakatu dira gure herriak, jendea
          M. P. moduzkoa
    lasai bizitzeko toki hutsa.
      M. P. helburuzkoa
            P. Elkartua, juntatua, alborakuntza

PERPAUSAK 5

Aztertu testua osatzen duten perpausak:


Gainpopulazio arazo ugari sortzen ari da munduko txoko askotan. Pertsona kopuru erraldoi bati muturreko pobrezia eta hondakinen kudeaketa txarra gehituz gero, “slum”aren egoera agertuko zaigu. Delhi hiriko auzorik handiena den espazio horretan 150.000 lagun inguru bizi dira. Kamioiek egunero uzten dute zabortegian hiritik ekarritako zaborra, eta auzotarrek plastiko eta beira bilatzen dute, bizirauteko.

  1. Gainpopulazio arazo ugari sortzen ari da munduko txoko askotan.
      P. bakuna
  1. Pertsona kopuru erraldoi bati muturreko pobrezia eta hondakinen kudeaketa txarra gehituz gero, “slum”aren egoera agertuko zaigu.
    M. P. baldintzazkoa
        P. elkartua
  1. Delhi hiriko auzorik handiena den espazio horretan 150.000 lagun inguru bizi dira.
    M. P. erlatiboa
        P. elkartua
  1. Kamioiek egunero uzten dute zabortegian hiritik ekarritako zaborra, eta auzotarrek plastiko eta beira bilatzen dute, bizirauteko. M. P. erlatibozkoa
                  M. P. helburuzkoa
P. Elkartua, juntatua, emendiozkoa