Berria.eus

2016(e)ko abenduaren 26(a), astelehena

TESTU ANTOLATZAILEAK 1

Aitzinsolasa
Hipokoristikoen azterketa zergatik den garrantzizkoa galdeginen balidate ihardetsiko nuke, lehen-lehenik, euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen berri ematen digulako dela munta handikoa. Nago hau, berez, aski arrazoi pisuzkoa dela, izan ere onomastikaren zeregina izen bereziak aztertzea baita. Honetaz landa eta bigarrenik, izen ttipiek egungo deitura eta oikonimo asko ongi ulertzeko aukera ematen digute: adibidez, Peruskirena-n Peru dugula lehen begiratuan antzeman daiteke, eta bukaera edutezko genitiboa dela, baina tarteko segmentua zer den ez da garbi egonen hipokoristiko sistema ikertu ezean. Era berean, Martija deituran Marti dagoela aise ikusiko dugu, baina ez diogu apika amaieran dugunari igarriko, gure izendegia aztertzen ez badugu.


Hirugarrenik, izen ttipien arloko ikerketa toponimoen etimologia argitzeko ere lagungarri izan daiteke; erraterako, Baztango Almandoz herri izenak Alaman antroponimoaren eratorri batean, hipokoristiko batean, duke oinarri, *Alamando-n hain zuzen ere, Irigoienen (1995f) ustekaria egia izatera, eta nire iritzian egiantz handikoa da. Nik neronek ez dut bizkaitar euskaltzainak aipatzen zuen aldaera aurkitu, baina bai horren biziki irudia den Alemantto. Erran bezala, euskal onomastika arautzen ere lagun diezagukete hipokoristikoek, oraingo deituraren jatorria eta nondik norakoa hobeki ulertzeko bide ematen digutenez geroztik.

Laugarrenik, izen ttipiek aukera ematen dute ohiko hizkeraren azpian dauden egitura fonologikoak aztertzeko: silaben barne egitura eta motak, «template» edo plantillak, errepikapen baliabideak eta irudikatze fonologikoaren maila desberdinen arteko harremanak batez ere (Lipski, 1995: 387). Nik garbi baino garbiago dakusat, azken urte hauetako lanak irakurrita, hipokoristikoen azterketan aurrera eginen badugu fonologialarien premia dugula, euskal onomastikariok ez baitakigu —nik segurik ez— fonologiaren barreneko zoko-mokoen eta (azken) korronteen berri.

Bosgarrenik, dialektologiarekin ere badute zerikusia, izen ttipiek berek eta hauek erdiesteko ibilitako erabideek historian zehar izan duten hedadura geografikoa bestelako ezaugarri dialektalekin erlaziona daitekeelako, euskalkien garapena eta bilakaera hobeki konprenitzeko.

Buruenik, izen ttipiak hertsiki erlazionaturik daude haur hizkerarekin, eta garbi dago arlo honetan ari diren ikertzaileei ekarpen polita egin diezaiekegula onomastikariok, eta orobat haiek guri, hipokoristikoak eremu zabalago batean kokatzeko abagune ematen baitigute.

HUTSAK 1

Hurrengo esaldi eta pasarteak aztertu eta gaizki dagoena zuzendu

  1. Itxuraz, gorputz indartsua dauka laurogeitamar (laurogeita hamar) urte izateko. Baina itxurakeria da soilik, errealitatean asko kostatzen bai zaio (baitzaio) ibilaldi txikiak egitea.
  2. Zuek pentsatzen zaudete zer egin egun hartan (ari zarete egun hartan zer egin).
  3. Maiderrek ez daki saioak eta ikerrek zergatik egin dute (duten).
  4. Bartzelonako jokalarietaz (jokalariez) hitzegiten (hitz egiten) du askotan.
  5. Gela txukuntzea (txukuntzeko) esan diot, baina arrunt alferragoa (alferra) da.
  6. Hemen badu lan bat dela oso ona. (Hemen oso ona den lana du.)
  7. Ardoa edan dut eta sagardoa baita. (baita sagardoa ere).
  8. Hurrengo bisitaldian elkar (elkarrekin) bazkaldu zuten. Senarra (senarrak) oso dotore jantzita eta ilea moztuta beste bat zirudien.
  9. Unibertsitatean ikusi dizuet (zaituztet) goizean.
  10. Urtzi hemengo ikasleA bat da.
  11. Esan diot libururik ez dituela ekarri. Libururik ekarri ez duela esan diot.
  12. Neska batzuk etorri ziren zirela mutilen lengusinak. Mutilen lehengusinak ziren neskak etorri ziren.
  13. Irakasle bezala egon da Ezkaba ikastetxean.
  14. Irailak 8 hasi gara ikasturtea. Irailaren 8an hasi dugu ikasturtea.
  15. Asko oroitzen naiz urte hartan ezagutu nuen mutilAZ batetaz.
  16. Haren helburua ez zen gezurtzea (gezurra esatea,) baizik eta azken orduak ongi pasaTZEA zedila.
  17. Donostitik (Donostiatik) Bizkaiara berrogeiTA eta hamar kilometro daude.
  18. Euskaraz hitz egitea ahaztu zaio. (Ongi dago)
  19. Hori beti besteetaz baliatzen da nahi duena lortzeko.
  20. Oso pinpirina denez, aurpegia egunero apaindu egiten (apaintzen) du, begiak urdin argiez eta ezpainak gorri ilunaEz.
  21. Mirari zegoen pentsatzen gauzak ez zituela ongi egin. Mirarik gauzan ongi egin ez zituela pentsatzen zegoen.
  22. Mikelek bazuen lagun bat zela unibertsitateko langilea. Mikelek unibertsitateko langilea zen laguna zuen.
  23. Aita badago gaixorik, ospitalean. Aita ospitalean gaixorik dago.

ADITZA LANTZEN 2

HUTSUNEAK BERE ARIKETA
Aditza honela aldatu: egin dut—egin nuen—egingo banu—egingo nuke

  1. Egin diogu. Egin genion. Egingo bagenio. Egingo genioke.
  2. Etorri zarete. Etorri zineten. Etorriko bazinate. Etorriko zinateke.
  3. Erori zait. Erori zitzaidan. Eroriko balitzait. Eroriko litzaidake.
  4. Saldu ditugu. Saldu genituen. Salduko bagenitu. Salduko genituzke.
  5. Ikusi diet. Ikusi nien. Ikusiko banie. Ikusiko nieke.
  6. Hartu zaituzte. Hartu zintuzten. Hartuko bazintuzte. Hartuko zintuzkete.
  7. Ekarri nau. Ekarri ninduen. Ekarriko banindu. Ekarriko ninduke.
  8. Bultzatu ditut. Bultzatu nituen. Bultzatuko banitu. Bultzatuko nituzke.
  9. Jan dit. Jan zidan. Jango balit. Jango lidake.
  10. Joan gara. Joan ginen. Joango bagina. Joango ginateke.
  11. Sartu dira. Sartu ziren. Sartuko balira. Sartuko lirateke.
  12. Azaldu dizuet. Azaldu nizuen. Azalduko banizue. Azalduko nizueke.
  13. Ulertu duzue. Ulertu zenuten. Ulertuko bazenute. Ulertuko zenukete.
  14. Ahaztu zaizkizu. Ahaztu zitzaizkizun. Ahaztuko balitzaizkizu. Ahaztuko litzaizkizuke.
  15. Maitatu naute. Maitatu ninduten. Maitatuko banindute. Maitatuko nindukete.
  16. Egosi dizkiegu. Egosi genizkien. Egosiko bagenizkie. Egosiko genizkieke.
  17. Landu dituzte. Landu zituzten. Landuko balituzte. Landuko lituzkete.
  18. Idatzi didate. Idatzi zidaten. Idatziko balidate. Idatziko lidakete.
  19. Irakurri didazue. Irakurri zenidaten. Irakurriko bazenidate. Irakurriko zenidakete.
  20. Prestatu zaizkizu. Prestatu zitzaizun. Prestatuko balitzaizkizu. Prestatuko litzaizkizuke.

ADITZA LANTZEN 1

Ondoko aditzak jokatu, era honetara: egin dut—egin nuen—egingo banu—egingo nuke—egin dezadan—egin nezan.

INDIKATIBOA
IRABANA
BALDINTZA
ONDORIOA
SUBJ.OR
SUBJ.IR.
Adierazi dute
Adierazi zuten
Adieraziko balute
Adieraziko lukete
Adieraz dezaten
Adieraz zezaten
Bidali ditu
Bidali zituen
Bidaliko balitu
Bidaliko lituzke
Bidal ditzan
Bidal zitzan
Gelditu da
Gelditu zen
Geldituko balitz
Geldituko litzateke
Geldi dadin
Geldi zedin
Esaten zaio
Esaten zitzaion
Esango balitzaio
Esango litzaioke
Esan dakion
Esan zekion
Hurbildu zaitu
Hurbildu zintuen
Hurbilduko bazintu
Hurbilduko zintuzke
Hurbil zaitzan
Hurbil zintzan
Dago
Zegoen
Balego
Legoke
Egon dadin
Egon zedin
Daki
Zekien
Baleki
Lekioke
Jakin dezan
Jakin zezan
Eman diogu
Eman genion
Emango bagenio
Emango genioke
Eman diezaiogun
Eman geniezaion
Ikusi dituzue
Ikusi zenituzten
Ikusiko bazenituzte
Ikusiko zenituzkete
Ikus ditzazuen
Ikus zenitzaten
Erori zaizkit
Erori zitzaizkidan
Eroriko balitzaizkit
Eroriko litzaizkidake
Eror dakizkidan
Eror zekizkidan