Berria.eus

2016(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

PERPAUSAK 4

PERPAUS MOTAK identifikatu. ARIKETA
  1. Arratsaldean etorri ezean, ezingo dugu joan.
            M.P. Baldintzazkoa
  2. Asko gustatzen zait garagardoa, hala ere, ardoa edanen dut.
        P. Elkartua, juntadura, aurkaritza
  3. Bost euroko billetea oso txiki eta itsusia da.
        P. Bakuna
  4. Ez da Gasteizen egon, baina oso ongi ezagutzen du.
        P. Elkartua, juntatua, aurkaritza
  5. Ez duzue jolastea maite, ezta ikustea ere.
        P. Elkartua, juntatua, emendiozkoa
  6. Gaur ikusitako mutila oso ongi ezagutzen dudala uste dut.
      M. P. Erlatiboa
          M.P. konpletiboa

  1. Ikusi duzun ala ez jakin nahi dut.
      M. P. zehar galdera
  2. Internet gustuko dut asko ikasten dudalako.
                M.P Kausazkoa
  3. Mikel deitzeko esan diot.
    M. P. konpletiboa
  4. Mikelek gaur goizean zazpi liburu berri irakurri ditu.
        P. Bakuna
  5. Zu etorri bezain laster joanen naiz.
    M.P. denborazkoa
  6. Zuk tontakeriak esan arren, ez zara batere barregarria.
        M. P. kontzesiboa

PERPAUSAK 3

PERPAUS MOTAK LANTZEKO TESTUA
Ez zuen etorriko zenik esan, hala ere, denak geunden horren esperoan. Garaiz ailegatuko ote zen galdetzen nion neure buruari eta hala izan zedin nahi nuen. Izan ere, gutxitan ikusten da horren planta ona duen mutilik, horren itxuroso dabilenik.
-Aukera izanez gero nirekin dantzatzeko eskatuko diot. Hori da. Sartzen delarik eskutik oratu eta dantzan jarriko dut.
Hori lortze aldera, ordea, esfortzu handia egin behar nuen, ni bezain ederrak ez izanagatik, beste hamaika zeuden-eta nik agertu asmoa bere egin gogoz. Dena den, hain naiz liraina non ez duen hautatzeko tenorean dudarik izanen.
E.S.
  1. Ez zuen etorriko zenik esan, hala ere, denak geunden horren esperoan.
      P. elkartua, juntatua, aurkaritza
  1. Garaiz ailegatuko ote zen galdetzen nion neure buruari eta hala izan zedin nahi nuen.
    M. P. zehar galdera M. P. konpletiboa
          P. elkartua, juntatua, emendiozkoa
  1. Izan ere, gutxitan ikusten da horren planta ona duen mutilik, horren itxuroso dabilenik.
                    M. P. erlatibozkoa
P. elkartua, juntatua, alborakuntza
  1. Aukera izanez gero nirekin dantzatzeko eskatuko diot.
    M. P. baldintzazkoa M. P. konpletiboa
      P. elkartua
  1. Hori da.
    P. bakuna
  2. Sartzen delarik eskutik oratu eta dantzan jarriko dut.
    M. P. denborazkoa
      P. elkartua
  1. Hori lortze aldera, ordea, esfortzu handia egin behar nuen, ni bezain ederrak ez izanagatik, beste hamaika zeuden-eta nik agertu asmoa bere egin gogoz. M. P. kausazkoa
        P. elkartua, juntatua, aurkaritza
8. Dena den, hain naiz liraina non ez duen hautatzeko tenorean dudarik izanen.
                  1. P. konpletiboa M. P. konpletiboa
P. elkartua

GALDEGAIA / MINTZAGAIA 1

Hitzordena ariketak 1
Esaldiak osatu:
1.- Piarresek esnea edan du, ez ARDOA
2.- Piarresek esnea edan du gaur goizean, ez KAFEA
3.- Piarresek edan egin du, ez BOTA
4.- Patxi etorri da, ez MIKEL
5.- Patxi goizean etorri da, ez ARRATSALDEAN
6.- Auto berria hortxe erosi dut, ez HAN
7.- Badator laguna, ez DA ETXEAN GELDITU
8.- Haizea badabil, ez DA GELDITU
9.- Nik ordea badakit, ez DUT AHAZTU
10.- Asko dakizu, ez GUTXI
11.- Jan, ongi jaten du, ez GAIZKI
12.- Ama ohera joan da, ez EGONGELARA
13.- Ama joan da ohera, ez AITA
14.- Ama laster joanen da ohera, ez BERANDU
15.- Mikelek esan du hori, ez URTZIK
16.- Iturginari autoa auzoak lapurtu zion, ez LEHENGUSUAK
17.- Zuek dendan ogia eta esnea erosi duzue, ez TXOKOLATEA
18.- Nik utzi ditut muxika horiek mahai gainean, ez URTZIK
19.- Arratsalde hartan, guri, Mikel etorri zitzaigun, ez ANA
20.- Guk ongi azken azterketa egin dugu, ez LEHENENGOA
21.- Igandean Federeri Nadalek irabazi zion, ez NIK
22.- Osabak eskularru beltzak izebarentzat erosi ditu, ez NIRETZAT

ERRANAIRUAK 1

ERRANAIRUAK 1



Bi txori harri batez hil
Matar dos pajaros de un tiro
Iltzez eta giltzez itxi
Cerrar a cal y canto
Hortzez eta haginez lanari lotu
Trabajar como un condenado
Aza norbaiten baratzakoa ez izan
Nadie te ha dado vela en este entierro
Mingainean herdoilik ez izan
No tener pelos en la lengua
Ahoan bilorik ez izan
No tener pelos en la lengua, sin tapujos
Erosi bezala saldu
Tal cual
Ez ur ez ardo ez izan
Ni fu ni fa
Ez arrain ez haragi ez izan
Ni fu ni fa
Norbait begiz jo
Echar el ojo a alguien, fijarse
Haratik ez honatik ez izan
No tiene vuelta de hoja
Beste erremedio santurik ez izan
No hay otro remedio
Begiko zikina baino gutxiago maite
“Cuando algo no te gusta”
Deabrua baino gehiago ezin ikusi
(pertsonekin), gorrotoa

ADITZA LANTZEN 4

INDIKATIBOA
ERRAN ZEIN SISTEMATAKOAK DIREN ADIZKIOK:
PARTE HARTZEN DUTEN PERTSONAK
PASA IRAGANERA:
JOAN NATZAIZU
Nor-nori
ni-zuri
Joan nintzaizun
GALDEGIN DIZUT
Nor-nori-nork
Nik-zuri-hura
Galdegin nizun
EROSI DIZKIZUTE
Nor-nori-nork
Haiek-zuri-hura
Erosi zizkizuten
IKUSI ZAITUZTE
Nor-nori-nork
Haiek-zuri-hura
Ikusi zintuzten
ERORI ZAIZKIO
Nor-nori
Haiek-hari
Erori zitzaizkion
JOAN GATZAIZKIO
Nor-nori
Gu-hari
Joan gintzaizkion
EKARRI NAU
Nor-nork
Hark-ni
Ekarri ninduen
ERAMAN DITUGU
Nor-nork
Guk- haiei
Eraman genituen
ETORRI DIRA
Nor
Haiek
Etorri ziren



BALDINTZA
ONDORIOA
Etorriko balitz
Etorriko litzateke
Eramango balituzte
Eramango lituzkete
Eroriko balitzaio
Eroriko litzaioke
Joango banintzaio
Joango nintzaioke
Erosiko baliote
Erosiko liokete
Hurbilduko bazintzaizkit
Hurbilduko zintzaizkidake
Ikusiko bazintu
Ikusiko zintuzke
Dei egingo baligu
Dei egingo liguke
Aitortuko balidate
Aitortuko lidakete



AHALERA
SISTEMA---------------PERTSONAK
SUBJUNTIBERA
EGIN DEZAKEZU
Nor-nork Zuk-hura
Egin dezazun
ETOR ZAITEZKE
Nor Zu
Etor zaitezen
EROS DIEZADAKEZU
Nor-nori-nork Zuk-niri-hura
Eros diezadazun
EKAR GAITZAKETE
Nor-nori Haiek-gu
Ekar gaitzaten
IRAKUR DITZAKEGU
Nor-nork Guk-haiek
Irakur ditzagun
ERAMAN ZAITZAKEGU
Nor-nork Guk-zu
Eraman zaitzagun
DEI NAZAKETE
Nor-nork Haiek-ni
Dei nazaten
HURBIL DAKIZKIDAKE
Nor-nori Haiek-niri
Hurbil dakizkidan
ERAIKI DIEZAZKIDAKEZU
Nor-nori-nork Zuk-niri-haiek
Eraiki diezazkidazun
ETOR ZAKIZKIDAKE
Nor-nori Zu-niri
Etor zakizkidan



SUBJUNTIBERA ORAINALDIA
SUBJUNTIBERA IRAGANA
EKAR NAZAN
Ekar nintzan
ERAMAN DEZAZUN
Eraman zenezan
ERRAN DIEZAIOZUN
Erran zeniezaion
IDATZ DEZATEN
Idatz zezaten
IRAKUR DITZADAN
Irakur nitzan
ETOR DAKION
Etor zekion
IRITS GAKIZKIEN
Irits genkizkien
HURBIL DAKIDAN
Hurbil zekidan
DEI DIEZAIOGUN
Dei geniezaion

ADITZA LANTZEN 3

INDIKATIBOA
IRAGANA
BALDINTZA
ONDORIOA
AHALERA
SUBJUNTIBOA

ETORRI NAIZ
Etorri nintzen
Etorriko banintz
Etorriko nintzateke
Etor naiteke
Etor nadin
JOAN NATZAIZU
Joan nintzaizun
Joango banintzaizu
Joango nintzaizuke
Joan nakizuke
Joan nakizun
HURBILDU GATZAIZKIZU
Hurbildu gintzaizkizun
Hurbilduko bagintzaizkizu
Hurbilduko gintzaizkizuke
Hurbil gakizkizuke
Hurbil gakizun

EROSI DITUZTE
Erosi zituzten
Erosiko balituzte
Erosiko lituzkete
Eros ditzakete
Eros ditzaten
IKUSI GAITU
Ikusi gintuen
Ikusiko bagintu
Ikusiko gintuzke
Ikus gaitzake
Ikus gaitzan
ERAMAN DIZKIZUT
Eraman nizkizun
Eramango banizkizu
Eramango nizkizuke
Eraman diezazkizuket
Eraman diezazkizudan

IRITSI DA
Iritxi zen
Iritsiko balitz
Iritsiko litzateke
Irits daiteke
Irits dadin
ERORI ZAIO
Erori zitzaion
Eroriko balitzaio
Eroriko litzaioke
Eror dakioke
Eror dakion
EKARRI ZAITU
Ekarri zintuen
Ekarriko bazintu
Ekarriko zintuzke
Ekar zaitzake
Ekar zaitzan
ETORRI GARA
Etorri ginen
Etorriko bagina
Etorriko ginateke
Etor gaitezke
Etor gaitezen
IRAKURRI DIZU
Irakurri zizun
Irakurriko balizu
Irakurriko lizuke
Irakur diezazuke
Irakur diezazun

TESTU ANTOLATZAIILEAK 2

POLITIKA ETA USTELKERIA:


Gero eta gehiago entzuten da kaletik politikoek beti tranpetan dabiltzala, dena ezkutuan egiten dutela eta gure dirua lapurtzen dutela, ezkutuan baita ere.

Adibidez gaur egungo egoera ez da batere erosoa, jendea etxerik gabe dago, kalean bizitzen, diru eske, dirurik ez izateagatik. Gainera haien familiei jatekorik eman ahal gabe. Ez da batere justua. Bitartean, politikariek primeran bizitzen dira guri lapurturiko diru guztiarekin eta errege batzuk bezala biziz. Bai, batzuk gorrotatuko dituzte baina beste askok hauek miresten dituzte, bestela zergatik ateratzen dira hauek eta ez beste batzuk hauteskundeetan boto kopuru handienarekin? Nork bozkatzen ditu? Benetan jende ergela. Hau dela eta jarraitzen dira gauzak hain gaizki. Honek zerbait gaizki doala pentsatzera eramaten nau. Hain zuzen ere, gauzak gaizki egiten ari direla pentsatzera.


Beren lanengatik, nahiz eta oso nekatua ez izan, soldata handiak jasotzen dituzte, edonork baino gehiago irabazten dute egunero, ezer harrigarririk egin gabe eta gure soldatetik dirua kentzen dabiltzate oraindik. Haiena gutxi balitz bezala. Eta inoren baimena izan gabe egiten dute, zigorrik izan barik. Aldiz, gosez hiltzen dagoen heldu bat eroski batean sartzean eta esne kaxa bat ordaindu gabe eramateagatik, hau da, lapurtzeagatik, arazoetan sartzen da eta agian isuna jartzen diote.


Bestalde, hauteskundeak hurbil daudenean eta bakoitzari bozkatzeko alegatuak eman behar dituztenean, beste politikarien ekintza zikinak ateratzen dituzte, haien boto kopurua handitzeko eta hauteskundeetan irabazle ateratzeko. Baina bitartean haiek zikinkeri berdin-berdinak edo txarragoak egiten dituzte.

Azken finean haien helburua boto kopuru handiena lortzea da. Ez zaie axola biztanleriak dituen arazoak, promesak egin eta boterea lortu ondoren ez dute ezer egiten ezta aldatzen. Dena berdin jarraitzen du, eta arazo berdinak plazaratzen dira beti. Baina lehen aipatu bezala, munduan jende ergel asko dago eta hola lortzen da mundua pikutara joatea. Beti berdinak dira politikari hauek bozkatzen dituztenak eta horrela jarraituz gero ez dago ezer egiterik.